- Urkulluren Gobernuak egindako eguneratze bakarra zera izan da, Lehendakaritzaren atea beti irekita duten enpresa gutxi batzuen interesei soilik erantzuten dieten proiektu berri batzuk sartzea.
- Eusko Jaurlaritzak estatuko politika ekonomikoen “atzetik joateko” politikarekin jarraitzen du, Euskadik trantsizio ekologikoaren ekonomian nazioarteko ereduzko lurralde bihurtzeko ahalmen nahikoa duenean.
- “Lehendakariak nahiago du burua ezkutatu eta beste ekonomia batzuek, hala nola Txinak, Estatu Batuek, Japoniak edo Alemaniak, jada gainditu duten ereduarekin jarraitu”, salatu du Joserra Becerra bozeramaileak.
Berdeak EQUO Euskadiko alderdi berdeak ohartarazi du Euskadi Next Eusko Jaurlaritzaren Europako funtsen programaren eguneratzearen ardatza ez dela euskal ekonomia eraldatzea izan, datorren hamarkadan Euskadi lehiakorra izan dadin potentzia ekonomiko handien aurrean. Hala, aurreko bertsioaren ildo beretik doazen proiektu berri batzuk sartzea besterik ez da izan Urkulluren Gobernuak egindako eguneratzea, eta Lehendakaritzaren atea beti irekita duten enpresa gutxi batzuen interesei bakarrik erantzuten diete proiektu horiek. Hala ere, herrialdeko sare ekonomikoaren errealitateak, enpresa txikiak eta ertainak izanik nagusi, Euskadi Next programa sakon birplanteatzeko eskatzen du, Europako funtsak Euskadiri aberastasuna ematen dion sare ekonomikora irits daitezen, eta, aldi berean, eraldaketa sozioekonomikoa eta trantsizio ekologikoa errealitate bihurtzeko balio dezaten.
Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an onartutako Euskadi Next programaren eguneratzean agertzen diren proiektuen azterketak erakusten du Sabin Etxearen barruan gauzatzen ari dela Europako funtsen banaketa. Hala, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta hiru hiriburuetako udal-gobernuen artean banatzen da zenbatekorik handiena, eta ia ez da dirurik geratzen gainerako udalerrientzat, nahiz eta aldaketaren oinarria tokiko politikak izan. Gainera, enpresa-talde txiki bati egiten zaio beti mesede, betiko enpresa horiei, proiektu publiko-pribatuak modu ilunean negoziatuta, enpresa txiki eta ertainei funtsetan parte hartzea eragotziz. Besteak beste, Iberdrolarekin, Irizarrekin, Mercedesekin eta Baskoniarekin egindako proiektuak; AFAren eta Mondragon taldearen arteko Ekiola proiektua, energia-kooperatiben parte-hartzea eragozten duena, edo Araba Sport Capital proiektua Baskoniarekin eta Alavesekin, hezkuntza pribatuan inbertitzen duena, UPV/EHU baztertuz, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak estatuko politika ekonomikoen “atzetik joateko” politikarekin jarraitzen du, Euskadik trantsizio ekologikoaren ekonomian nazioarteko eredu-lurralde bihurtzeko ahalmen nahikoa duenean. Baina, horretarako, beharrezkoa da Europako funtsen finantzaketa autonomoengana, enpresa txiki eta ertainetara eta euskal udalerri guztietara iristea. Eraldaketa ekonomikoa ekonomia soziala, solidarioa eta ekologikoa sustatzen duten eragile ekonomikoen bidez baino ezin da gauzatu, tokiko mailan eta herritarren beharretatik hurbil.
“Eraldatze-garai batean bizi gara, pandemiak bizkortua, eta politika ausartak behar ditugu datorren hamarkadako ekonomia-egituraren oinarriak finkatzeko. Testuinguru horretan, Europako funtsak aukera ezin hobea dira eraldaketa hori azkartzeko. Hala ere, Lehendakariak nahiago du burua ezkutatu eta beste ekonomia batzuek, hala nola Txinak, Estatu Batuek, Japoniak edo Alemaniak, jada gainditu duten ereduarekin jarraitu”, adierazi du José Ramón Becerrak.
Azkenik, Berdeak EQUO taldeak legegintza-erreformak aurkezteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, herrialdearen benetako eraldaketa ekonomikoaren oinarriak finkatzeko. Alderdi berdeak alor horretan hauteman dituen premien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Osasun Sistema Publikoa indartzea, Euskadiko espezializazio adimenduneko RIS3 estrategia berrikustea edo lege-sorta bat onartzea, Larrialdi Klimatikoari buruzko Legea, Mugikortasunari buruzko Legea, Ekonomia Zirkularrari buruzko Legea eta Nekazaritzako Elikagaien Legea barne hartuko dituena