- Alderdi berdearen ustez, Sestaoko Erriberako lurrak ez dira egokiak jarduera logistikoak garatzeko, eta horregatik Sestaoko Udalari eskatzen dio HAPOn jasotakoez bestelako erabileretarako lizentziarik ez emateko.
Bilboko Merkataritza-arloko 2. Epaitegiak ebazpen judiziala eman ondoren La Navaleko aktiboen esleipenari lotutako hartzekodunen konkurtsoaren gainean, Berdeak Equo Ezkerraldea alderdiak adierazi nahi du, zoritxarrez, epaileak kontsiderazio ekonomikoak baino ez dituela kontuan hartu, funtsezkoak diren beste irizpide batzuk aintzat hartu gabe, hala nola eskualdeko industria-jarduera eta kalitatezko enplegua mantentzea.
Azkenean, epaileak VPG talde belgikarraren aldeko ebazpena eman du, eta logistika-jarduerei lotutako higiezinen kudeaketan diharduen talde horren planteamendua, hasiera batean behintzat, logistika- eta industria-jardueratarako parke bat eraikitzea da, inolako ontzigintza-jarduerarik bildu gabe, zoritxarrez.
Alderdi berdearen ustez, Sestaoko Erriberako lurrak ez dira egokiak jarduera logistikoak garatzeko, eta horregatik Sestaoko Udalari eskatzen dio pabiloiak eraiki edo erabiltzeko lizentziarik ez emateko baldin eta horietarako aurreikusitako erabilerak bat ez badatoz udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean jasotakoekin, non lur horien % 51 industria-erabilerarako gorde behar dela ezartzen den.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ontzigintza-jarduera berreskuratzeko ekimenean bete-betean inplika dadila, etorkizunean, jarduera horri loturik, ontzigintzari eta “off-shore” parke eolikoak ezartzeko egituren eraikuntzari bide emanez, ontzi-konponketak egiteko lanak sustatuz, edo hidrogeno berdeari eremuan sartzeko aukera emanez, aurkeztutako eskaintzen arabera.
Ildo horretan, Berdeak EQUO alderdiak Urkulluren Gobernuari eskatzen dio, halaber, La Navaleko eta haren industria laguntzaileko laneskua berreskuratzeko behar diren neurriak arbitra ditzala, une honetan Estatuko zenbait ontziolatan barreiatuta edo lanik gabe dagoena, ixtearen ondorioz. “Ongi trebatutako profesional prestatuak dira, edozein industria-proiekturen arrakasta bermatzeko funtsezkoa den ezagutza metatua dutenak, areago kontuan hartuta gure herrialdeak zor historiko bat duela eskualde horretan. Bizkaiko eta Euskadiko historiako enpresa esanguratsuenetako batek behea jo zuen enpresa-kudeaketa txar baten ondorioz, eta La Navaleko langileek ez lituzkete horren ondorioak ordaindu behar” azpimarratu du Joserra Becerrak, Berdeak EQUO alderdiko kobozeramaileak.