Atxarteko harrobi enblematikoa leheneratu dezatela eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Abadiñoko Udalari Berdeak EQUO alderdiak. Hamarkada bat baino gehiago darama harrobiak abandonaturik, leheneratzeko porrot egindako zenbait saialdiren ondoren

  • Alderdi berdeak uste du gune hori –zeina balio paisajistiko eta natural handiko eremu batean kokatuta dagoen eta ahaztura instituzionalean eroria dirudien– lehenbailehen leheneratu behar dela
  • Lan horiek egiten diren bitartean, alderdi berdeak erakundeei eskatzen die gutxienez aurri-egoeran dauden elementuak eraisten hasi daitezela, paisaiari eragiten dioten afektazioarengatik eta elementu horiek bertan egoteak eragiten duen arriskuarengatik

Berdeak EQUO Euskadiko alderdi berdeak Urkiolako parke naturaleko Atxarteko kareharrizko harrobiaren abandonua salatu du. Enpresaburuen eta erakundeen arteko urteetako auzien ondoren eta leheneratzeko porrot egindako zenbait saialdiren ondoren, inguru hori ez da leheneratu, eta oraindik ere kendu gabe dagoen tonaje handiko hondatutako makineria dago bertan.

Alderdi berdearen Durangerriko eskualde-taldearen ustez balio paisajistiko eta natural handiko eremu betean kokatuta dagoen eta ahaztura instituzionalean eroria dagoela dirudien hobi hori lehenbailehen leheneratu behar da, eta Abadiñoko Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari eskatzen die beren erantzukizuna har dezatela eta inguru horretan esku hartzeko duten betebeharra berreskuratu dezatela. “Ingurumen Sailak behingoz eskatu behar dio udalari harrobia leheneratzeko proiektu bat aurkez dezala, leku enblematiko hori bere egoera naturalera itzultzeko eta arazoaz arduratzen hasi dadin, urte hautetan guztietan ez baitio jaramonik egin”, alderdiko kobozeramaile Joserra Becerrak azpimarratu duenez.

Lan horiek egiten diren bitartean, alderdi berdeak erakundeei eskatzen die gutxienez aurri-egoeran dauden elementuak eraisten hasi daitezela –erantsitako bideoan ikus daiteke–, paisaiari eragiten dioten afektazioarengatik, eta harrobiaren fronteak ziurta daitezela hobi zaharreko paretetatik harrien eroriko-arriskua minimizatzeko.

Gainera, Berdeak EQUO alderdiak adierazten duenez, kamioiek harrobirako bidetik urteak eta urteak igarotzen eman ondoren inguruan erregistratutako inpaktuetako bat errepidearen zoruaren hondatzea eta hondoratzea da, eta horrek eraginpean hartzen du Atxarte ibaiaren ibai-ertza, hau da, bisoi europarraren edo ur-ipurtatsaren habitata, eta, hori horrela, ibai-ertza onbideratzea eskatzen du, espezie horren kontserbazioa errazteko.