Tokiko moneta bat proposatu dugu “Bilbon merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko”

Equo Berdeakek Elkarrekin Bilbao Podemosek eta Ezker Anitza-IUk “Bilboko merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko tokiko monetaren hiri-proiektua” eramango du Udalbatzarrera, datorren ostegunean, martxoaren 25ean. “Ordainketa metodo propio baten bidez”, Carmen Muñoz taldeko zinegotziak azaldu duenez, ekimenak aukera emango luke “tokiko ekonomia sustatzeko, hurbileko merkataritza dinamizatuz eta komunitatea sortuz, kohesio soziala indartzeko”.

Muñozen ustez, “txanpon horiek erabiltzeak aberastasuna biderkatzen du hirian, eta horrek auzoetako merkataritza txiki eta ertainari mesede egiten dio”; hori dela eta, “berreskuratzeko tresna” interesgarria da, egungo testuingurua kontuan hartuta; izan ere, merkataritzaren sektorea pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat da”.

Zinegotziak gogorarazi duenez, “txanpon sozialak edo lokalak euroaren osagarri den herritarren truke-sistema bat dira, eta onartzen duten pertsonen, erakundeen eta saltokien artean transakzioak egitea ahalbidetzen dute, tokiko merkataritza bultzatuz eta onurak erkidegoari itzuliz”. Gainera, Estatuko hainbat tokitan daude dagoeneko, Bartzelonan, Hernanin eta Iratin, esaterako, eta “Bristol, Nantes eta Toulouse hirietan eredu hori arrakastaz aplikatu dute”, Muñozek azaldu duenez.