- Euskadiko alderdi berdeak justifikaziorik gabekotzat jo ditu Hidrogenoaren Euskal Korridorea abiarazteko iragarritako milioi askotako inbertsioak, gasa, epe ertainera sektore ez-elektrifikagarri jakin batzuetarako alternatiba izan badaiteke ere, inoiz ez delako erabilera masibo baterako alternatiba izango.
- Eusko Jaurlaritzari eta gobernu zentralari eskatu die murritz ditzatela hidrogenoari eskainitako Europako berreraikuntza-funtsak eta trantsizio justu batera bidera ditzatela, energia-produkzioa herritarren esku utzita eta ez egungo oligopolio zaharkituaren esku.
EQUO Berdeak Euskadiko alderdi berdeak uste du Euskadin hidrogenoari lotutako proiektuak eragiten ari diren espektatiba handiak neurriz kanpokoak izan daitezkeela eta azkenean espekulazio-burbuila bat sortu dezaketela ere ohartarazi du.
EQUO Berdeak alderdiak ez du partekatzen ekimenaren bultzatzaileek atzo Hidrogenoaren Euskal Korridorea abiarazteko ekitaldian agertutako “neurri gabeko poztasuna”. Alderdi berdea beldur da Euskadiren energia-estrategia orain erregai horren erabileraren mende geratuko ote den, hidrogenoaren alde onak mugagabeak eta eztabaidaezinak balira bezala. Ildo horretan, EQUO Berdeak alderdiak uste du justifikaziorik gabeak direla iragarritako milioi askotako inbertsioak, hidrogenoa, sektore ez-elektrifikagarri jakin batzuetarako –hala nola nabigazioa, abiazioa edo industria astuna– epe ertainerako alternatiba izan badaiteke ere, inoiz ez baita erabilera masiborako alternatiba izango. “Sortzen ari direla ikusten ari garen espektatibak burbuila jasanezin bihur daitezke klimarako eta inbertitzaile zuhurtziagabeentzat, bere garaian bioerregaiekin gertatu bezala”, EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaile Joserra Becerrak ohartarazi duenez.

Horregatik, alderdi berdeak euskal gobernuari eta gobernu zentralari eskatu die murritz ditzatela hidrogenoari eskainitako Europako berreraikuntza-funtsak eta trantsizio justu bat burutzera bidera ditzatela energia-produkzioa herritarren esku utzita, egungo oligopolio zaharkituari eustera bideratu beharrean.
Azkenik, zenbait enpresa eta korporaziok, gas naturala bezalako erregai fosilei eta petrolio-findegiak bezalako instalazio jasanezinei lotuta, hidrogenoa “berde” abizenarekin erabiltzeko izan dezaketen tentaldiaren inguruan ohartarazi du EQUO Berdeak alderdiak. Izan ere, korporazio horiek green washing deitutakoa egiten saia daitezke, beren jarduerei aurpegia garbitu nahian, nahiz eta ez diren hidrogenoaren erabilera garbi eta jasangarria egiten ari.