Carmen Muñoz zinegotziak 57 zuzenketa aurkeztu dizkio Bilboko Udalarentzako 2021 aurrekontu-proiektuari.
Hona hemen zinegotziak gehien nabarmendu dituenak:
ENPLEGU-PLANAK 6.950.000€
Une honetan, 27.448 langabe daude Bilbon (% 13.85). Enplegua sortu behar da hainbat programaren bitartez, egoerarik okerrenean egonik, pandemiaren eraginez lan-egoera are okerragoan dauden pertsonengan arreta berezia jarriz: iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak eta gazteak.
COVID-19ak KALTETUTAKO SALTOKI ETA OSTALARIENTZAKO LAGUNTZAK 8.100.000€
COVID-19aren eraginez, zenbait sektore une ekonomiko latzak bizitzen ari dira, besteak beste, ostalaritza eta merkataritza, eta haiek hornitzen dituzten sektoreak. Beharrezkoa da arazo ekonomiko hori arintzen lagunduko duten zuzkidura ekonomikoak martxan jartzea; izan ere, drama pertsonal lazgarriak ez ezik, hiriarentzako galera ekonomikoak ere dakartza berekin.
POBREZIAREN FEMINIZAZIOA 35.000€ (zuzenketa onartu da)
Bilbon desparekotasunak oso nabariak dira, benetako pobrezia-egoerak % 10etik gora baitira. Proposatzen dugu 35.000 euro jartzea pobreziaren feminizazioari buruzko diagnostiko bat egiteko, eta arazo horri aurre egiteko estrategia bat lantzeko.
UDAL-MERKATUAK SUSPERTZEKO PLANA
Udal-merkatuek tokiko merkataritzarako eta bizitzeko gune bat suposatzen dute hiriko auzoentzat. Guk betidanik azpimarratu dugu hiriaren barruan betetzen duten zeregin ekonomiko eta soziala, eta hori are garrantzitsuagoa da orain, bizitzen ari garen pandemia-testuinguru honetan. Ildo horretan, garrantzitsua iruditzen zaigu merkataritza suspertzeko plan bat diseinatzea, tokiko produktoreei eta produktu ekologikoei arreta berezia eskainiz. Gainera, horrelako guneek integrazioa eta kohesioa sortzen dute auzo guztietan.