Fiskalitate berdearen aldeko gure proposamenari esker, Gasteizko Udalak 400.000 euro estratik gora biltzeko aukera izango du

  • 2021eko zerga-ordenantzei buruzko eztabaidan onartu zen, gure udal-taldearen ekimenari jarraikiz, Gardelegin hondakinak botatzeko tasak igotzea, eta, horri esker, 413.252,72. euro estra lortzeko aukera izango da.
  • Orain arte, Gasteizek hondakinak botatzeari ezarritako tasak oso lasaiak ziren, eta ez zuten sustatzen, inondik inora, murrizketa, berrerabilera edo birziklapena.

 

Alabaina, Gasteizko Udalaren zerga-ordenantzei buruzko eztabaidan, Elkarrekinek proposatu zuen Gardelegin hondakinak botatzeko tasa berri bat ezartzea, eta, proposamena onarturik, 2021ean udalak 413.252,72 euro estra biltzeko aukera izango du. Udalaren zerga-zerbitzuek kalkulatu dute kopuru hori, eta tasa horrekin guztira bildutako dirua 4.387.500,96 euro izatetik 4.800.753,68 euro izatera igaroko da.

400.000 euro horiek udalaren diru-sarreretarako onuragarri izango dira hain egoera delikatu honetan, eta, horrez gainera, udalean fiskalitate berdearen alde egindako aurrerapena ematen dute aditzera. Hondakinak zabortegira botatzea azken maila da hondakinen hierarkian, eta, horrenbestez, zigor bat merezi du.

Orain arte, Gasteizek hondakinak botatzeari ezarritako tasak oso lasaiak ziren, eta ez zuten sustatzen, inondik inora, murrizketa, berrerabilera edo birziklapena.

Urtarrilaren 1etik aurrera, aldiz, eta tarifetan ezarritako aldaketa horri esker, Green Capitalak beste aurrerapauso bat egingo du, Elkarrekinen proposamenarekin bat etorriz, jarrera arduratsuak benetan erraztuko dituen eta “kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipioa ezarriko duen fiskalitate berde bateranzko bidean.

Elkarrekinek poz handiz hartu du aurrerapauso hau, eta bide horretan aurrera egitea espero du, Gasteiz benetako Green Capital bat izan dadin, baita fiskalitateari dagokionez ere.