Espainiako IPARREKO TRENA, FEVEren eta RENFEren lineekin, herrien arteko elkargunea izan da, halaxe da eta halaxe izan beharko luke, jarduera sozial eta ekonomikoa egituratzeko garraiobide publiko, jasangarri eta funtsezko gisa.
Garraio publikoko aukera bakarra da eraginpeko landa-udalerrietako pertsona askorentzat. Tren-zerbitzuaren kalitatea izaten ari den hondatze etengabearen eraginez, pandemiaren aurretik zegoen ordutegi-eskaintza ezin pobreagoa oraindik ere gehiago pobretu da COVID-19aren aitzakiarekin, askotan egunean tren bakarra ere izatera iritsita. Maiztasunaren murrizketa horri trenbidearen kontserbazio-egoera tamalgarria gehitu behar zaio, inbertsiorik eza kezkagarria izanik, egin beharreko obrak egin beharrean abiadura mugatzeko seinaleak ezarriz. Gainera, trenbidearen elektrifikazioa amaitzeko tarteen falta gasoliozko lokomotorrak mantentzera behartzen du eremu jakin batzuetan, horrek dakarren kostu eta kutsadura handiagoarekin. Horrekin batera, langilerik ezak atzerapen etengabeak, tren-aldaketak, mantentze-lanen falta, informazio-falta, eta abar, eragiten ditu, horrek guztiak eragin negatiboa duelarik zerbitzu publikoa emateko eta betiere herritarren kaltetan, egoera horren ondorioz.
Eraginpean hartutako udalak eta pertsona ugari zuzendu zaizkie RENFEren eta ADIFen arduradunei hainbat eta hainbat aldiz, baita udalek onartutako mozioen bidez ere, adierazitakoa salatuz eta berehalako neurriak exijituz. Gobernu autonomikoetako garraioetako arduradunei ere igorri zitzaizkien mozio horiek, haien bitartekaritza eskatuz, haien eskumen propioa ez bazen ere. Gainera, bilerak egin dira haiekin guztiekin arazo horri ekiteko, eta orain arte ez zaio arazoari inolako konponbiderik aurkitu. Dirudienez, beste eremu batzuk lehenetsi nahi dituzte, alde batetik; eta beste alde batetik, sozialki eta ekologikoki jasangarriak ez diren beste garraio batzuk ere lehenetsi nahi dituzte, hala nola hiri handien arteko abiadura handiko trena edo eliteko turismorako garraioa (Transcantábrico, 5.500,00€ txartela); eta, azkenik, salgaien garraio-enpresa handiak bultzatu, lineetako herri nagusietarako.
Ez dugu ulertzen nola ez duten baliatzen egungo azpiegitura, elektrifikazioko eta egokitzapen-lanetako inbertsio apal batekin mantendu baitaiteke. Eta ez dugu ulertzen, halaber, nola ez diguten kasurik egiten eraginpeko herrietan bizi garen herritarroi, ez bailuke zergatik bigarren edo hirugarren mailako eskualderik egon behar.
«Barrualdeko» Espainia landatarra ere ez litzateke barruko multzo horretan sartu beharko. Gure udalerrietako herritarrak nazkatuta daude oro har. Ezin da garraio publikoko zerbitzu horren txar bat eskaini, duela urte batzuk zegoena baino txarragoa oraindik ere, berez azpiegitura-faltak zigortutako eta errepide-sarbideak ere egoera negargarrian dituen eremu batean. Herritarrekin batzarrak egin direla gogorarazten dugu, baina garraio publikoaren egoerak, onera egin beharrean, txarrera egin du. Lan-arloko, prestakuntza-arloko, osasun-arloko edo administrazio-arloko arrazoiengatik bidaiatu behar duten pertsonei gertatzen zaie. Eta are gehiago biztanleriaren zahartzea eta biztanleri horrek garraio publikoarekiko dependentzia-handiagoa duela kontuan izanda. Horrek guztiak eragin negatiboa du gure herriak apurka-apurka pairatzen ari diren despopulatze-prozesuan.
Pandemia-garaiotan garraio-alternatiba gisa autoaren erabilera «gomendatzea» arduragabekeria da, egunero trena, metroa edo autobusa erabiltzen duten milaka eta milaka pertsonarentzat garraio publiko kolektiboa ezinbesteko aukera dela kontuan hartzen ez duen arduragabekeria, eta, gainera, begiak ixtea ere bada, autoak eragiten dituen arazoen aurrean: kutsadura, zarata, espazioaren abusuzko erabilera, arriskugarritasuna, energia-inefizientzia…
Horregatik guztiagatik, neurri urgenteak eta eraginkorrak eskatzen dizkiogu Espainiako Gobernuari, Berreraikuntzako Covid Europako Funtsei lotutakoak, gure eskualdeetarako kalitatezko garraio publiko, sozial eta jasangarri bat babesteko, eta plan espezifiko bat erreklamatzen diogu erakundeen multzoari
trenen maiztasuna gehitzeko, baita lineen hobekuntzan eta mantentze-lanetan inbertsoak egiteko ere, inbertsio horiek telekomunikazioetarako, seinaleztapenerako, trenbide-pasaguneak kentzeko, elektrifikaziorako, trenbideetarako, trazatuetarako, geltokietarako, trenetarako, mugikortasun murriztua duten pertsonek trenerako irisgarritasuna izateko, trenek bizikletak garraiatu ditzatzen egokitzeko, eta abarrerako ere bideratuz. Ez dugu ulertzen gutxieneko horiek bete gabe ehunka milioiko inbertsioak bideratzea azpiegituretarako eta «guztia AHT» kontzepzio faltsuan oinarritutako zerbitzu elitistetarako.
Horregatik guztitagatik, EQUO alderdian elkarrizketa irekia izan nahi dugu herritar guztiekin debatearen erdian IPARREKO TRENAREN gaia jartzeko.
Horrela, bertan izango ditugu Inés Sabanés, EQUO alderdiko Kongresuko diputatua, José Ramón Becerra, EQUO BERDEAK taldearen kobozeramailea eta lehendakari izateko hautagaia, Dolores Póliz EQUO Kantabria alderdiko kobozeramailea, David Díaz, EQUO Alternativa Verde por Asturias alderdiko kobozeramailea, Alberto Prieto, EQUO Galizia alderdiaren Xuntako presidente izateko hautagaia eta Mila Mieres, EQUO Gaztela eta Leon alderdikoa.
EQUO Kantabria alderdiko Youtubeko kanalean ikusi ahalko gaituzue, zuzenean edo grabatu ondoren.
ZAIN IZANGO GAITUZUE