- “Bizi dugun aurrekaririk gabeko egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioaren aurrean, EAJri, EH Bilduri, PSEri eta Elkarrekin Podemosi dei egiten diegu euren arteko desadostasunak alde batera uzteko eta berreraikuntzako Gobernu bera babesteko”, Joserra Becerra
- EQUO Berdeak-en ustez, alderdi berdeak bezala Madrilen inbestidura adosteko gai izan ziren indar politiko guztiek, ez dute aitzakiarik Euskadin ere ez laguntzeko.
EQUO Berdeak-en ustez, euskal gizarteak krisitik hobeto ateratzeko gaitasuna duela erakutsi du, baina Euskadiko bloke politikoen dinamikak hori oztopatzen duela uste du. Alderdi berdeak baztertu egin du krisitik irtenbiderik onena EAJ buru duen konformismoaren bloketik edo Elkarrekin Podemosek proposatzen duen EH Bilduren intransigentziaren bloketik iristea. Hori dela eta, Euskadiko alderdi berdeak beste irtenbide baten beharra planteatu du. Hain zuzen ere, EQUO Berdeakek iradoki du alderdiek desadostasunak baztertzea berreraikitze Gobernu bat osatzeko.
EQUO Berdeak-ek ohartarazi duenez, herritarrek, konfinamenduan zehar modu eredugarrian erantzun dutenek, elkarlanean eta elkarri lagunduz, ez dute ulertuko, ezta onartuko ere, alderdi politikoak modu berean, erantzukizunez eta maila altuan erreakzionatzeko gai ez izatea. Euskadik aurrekaririk gabeko egoera bizi du, eta akordio politiko ahalik eta zabalenak behar ditu, gizartearen interesak alderdien interesen aurretik jartzeko. Hala ere, betiko bloke politikoek geldirik jarraitzen dute amorruan, gaitzespenean eta betoetan.
Arduragabekeria horren aurrean, Joserra Becerra EQUO Berdeak alderdiko lehendakarigaiak dei egin die gainerako euskal indar politikoei ados jar daitezen, 12J hauteskundeen ondoren, Euskadik premiaz behar duen berreraikuntza berde eta justua gauzatzeko. “Bizi dugun aurrekaririk gabeko egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioaren aurrean, EAJri, EH Bilduri, PSEri eta Elkarrekin Podemosi dei egiten diegu euren arteko desadostasunak alde batera uzteko eta berreraikuntzako Gobernu bera babesteko. Madrilen inbestidura adosteko gai izan ginen indar politiko guztiok ez dugu aitzakiarik Euskadin ere ez laguntzeko”, azpimarratu du Joserra Becerra lehendakarigaiak.
Alderdi berdeak uste du krisialditik hobeto ateratzeko ahalik eta berreraikuntzarik onena behar dela eta horretarako “mundu guztia kontuan hartu eta bakoitzaren onena aprobetxatu” behar dela. “Egoera zail honetan ados jartzeko gai ez bagara, orduan noiz?”, galdetu du Becerrak.