- “Hobeak ateratzeko, desberdin bozkatu behar da, adibidez EQUO Berdeak bozkatuz. Akordio baliagarriak lortzeko gai den indarra, benetan garrantzitsuak diren lanei heltzeko gai dena”, Joserra Becerra
- Alderdi berdeak krisitik hobeak, insartsuago ateratzeko beharra nabarmendu du; izan ere, krisi aurreko egoerara itzultzea ez da posible eta ez da desiragarria
EQUO Berdeak alderdiak bere leloa aurkeztu du gaur goizean “bozka aldatu. Euskadi hobetu”, bere web orria eta datorren uztailaren 12ko hauteskundeetarako iragarkia. Alderdi berdeak Gasteizen duen egoitzan egindako ekitaldian, Joserra Becerra lehendakarigaiak, militantziarekin batera, azpimarratu du Euskadi uztailaren 12an mobilizatu behar dela egungo krisitik hobeak ateratzeko, aukera berriak eta betiko blokeak ez direnak aukeratuta. “Gure leloa zerbait berrirantz joateko gonbidapena da, krisi aurreko egoerara ez itzultzeko, ez baita posible, ezta desiragarria ere. Konfinamenduan zehar ikasi dugu zer den benetan garrantzitsua, eta ikaskuntza horiek izan behar dute gure gida uztailaren 12an “, adierazi du hautagaiak.
“Esperientzia honek aldatu eta hazi egin gaitu. Hala ere, krisi ekonomiko eta sozial handi baten aurrean, politikariek jarrera konformista berberetan trabatuta jarraitzen dute, krisi honetatik baldintza okerragoetan irtetera kondenatzen gaituzten ideia faltak oztopatuta. Hobeak atera gaitezke. Hobeak izateko, beste era batera bozkatu behar da, adibidez EQUO Berdeak bozkatuz. Akordio baliagarriak lortzeko gai den indarra gara, benetan garrantzitsuak diren lanei heltzeko gai gara, eta berreraikitze plan bat dugu, garaiaren araberakoa eta gehiengoaren zerbitzura “, adierazi du Becerrak.