- Joserra Becerra: “Felipe Gonzalezi buruzko informazioak oso larriak dira eta euskal herritarrek merezi dute bukaeraraino iristea egia osoa ezagutzeko”.
- Alderdi berdeak egia, justizia eta erreparazioa eskatu ditu biktima guztientzat, eta argitu gabeko 300 hilketa baino gehiago argitzeko eskatu du.
CIAren 1984ko txosten batean jakitera eman dutenaren arabera, “(Felipe) Gonzalez ados dago armadaren kontrolpean dagoen mertzenario talde bat osatzearekin, terrorismoaren aurka legez kanpo borrokatzeko”, EQUO Berdeak-ek gaur iragarri duenez, Espainiako Gobernuko presidente ohiaren agerraldia eskatuko du datorren legegintzaldian Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean. Hautagaitza berdearen helburua egiaren, justiziaren eta erreparazioaren printzipioak defendatzea da, baita gai honetan bukaeraraino iristea ere. Jose Ramon Becerra lehendakarigaiaren hitzetan, “Felipe Gonzalezi buruzko informazioak oso larriak dira eta euskal herritarrok merezi dugu bukaeraraino iristea egia osoa ezagutzeko.”
EQUO Berdeak-ek azpimarratu duenez, alderdiak arrakalarik gabe defendatzen ditu egia, justizia eta erreparazioaren printzipioak ETAren zein G.A.L.en gerra zikinaren biktima guztientzat; ildo horretan, berdeek esan dute argitu gabe dauden ETAren 300 hilketa baino gehiago ere argitu behar direla, “Biktima guztiek baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea. Memoriaz ari garenean, ezin da aitzakiarik egon. Funtsezkoa da bakean dagoen Euskadi bat bermatzeko, non indarkeria mota batek ere ez duen bizikidetza arriskuan jarriko, eta horretarako beharrezkoa da oraindik irekita dauden zauri guztiak ixtea “.
Azkenik, EQUOk Diputatuen Kongresuan ikerketa batzorde bat osatzea babestuko duela iragarri du alderdi berdeak, eta Podemos-ek eta PSOEk hartutako jarrera deitoratu du, gauza bera ez egiteagatik. Jarrera hori kontraesanean dago aurreko legealdian bere legebiltzar-taldeak Bake eta Bizikidetza Lantaldean egindako lanarekin. Bertan, José Ramón Becerra EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkideak, Pili Zabalarekin eta taldeko gainerako legebiltzarkideekin batera, biktima guztien mina aitortzea eta erreparatzea defendatu zuen. Alderdi berdeak uste du, gai honekin, bai PSOE bai Podemos euren alderdien interesak herritarren interesen aurretik jartzen ari direla. “Ez gaitu harritzen sozialisten jarrerak, baina gero eta jende gehiagok etsipen handia sentitzen du “zerua lortzeko” asmoa zuen alderdi politiko batek, Podemos-ek, bere printzipioei uko egin dielako”, adierazi du EQUO Berdeak-eko hautagaiak.