- Alderdi berdearen ustez premiazkoa da foro hori bultzatzea, EAJ-PSEren tokiko gobernuak ez baitu prozesuaren buru izateko gaitasunik, akordiorik, ideiarik eta ikuspunturik ez duelako
- “Gasteiz Euskadiko hiriburua da. Iritsi da unea hiriburutza kontzeptu administratibo soila izateari utzi eta Gasteiz Covid-osteko euskal gizarte berriaren ikono bihurtzeko, erreferentziako hiria”
Covid 19ren agerpenak sortutako errealitate berriak ezartzen dituen aldaketei erantzuteko, hala nola Euskadi osoko ekonomia- eta gizarte- ehundura berreraikitzea, EQUO Berdeak alderdiak Gasteiz hiri erresilientearen eredu bihurtzea proposatzen du, krisi berriei aurre egiteko gai izango dena eta beste udalerri batzuen erreferente izango dena.
Alderdi berdearen ustez Arabako hiriburua da aldaketa horiei guztiei ekiteko abiapuntu egokiena, izan ere potentzial handia eskaintzen du, hainbat hamarkadatan gizarte- eta ingurumen-politiken esparruan egindako lanaren emaitza, Europako Batzordeak emandako European Green Capital 2012 sariarekin burututakoa. “Gasteiz Euskadiko hiriburua da. Iritsi da unea hiriburutza kontzeptu administratibo soila izateari utzi eta Gasteiz Covid-osteko euskal gizarte berriaren ikono bihurtzeko, Europako eta munduko gainerako hirietarako hiri erreferentea. Gasteiz Green Capital bihurtuko litzateke behin betiko, sari hori merezi izan zuten ezaugarriak eta gaitasunak eguneratuz eta biderkatuz “, azpimarratu du Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak alderdiko bozeramailekideak.
Horretarako, alderdi berdeak hiriko eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin talde bat osatzea proposatzen du, itun handi baten inguruan lan egin dezaten, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko eta arlo bakoitzerako irtenbideak aztertzeko. EQUO Berdeaken ustez, premiazkoa eta beharrezkoa da foro hori bultzatzea, EAJ-PSEren tokiko Gobernuak prozesua zuzentzeko erakutsi duen ezintasunaren aurrean, ez baitago adostasunik, ideiarik eta ikuspegirik. “Oraintxe bertan, Gasteiz gobernatzen duten alderdi horiek ez dira gai hirirako dituzten planak elkarrekin aurkezteko ados jartzeko. Baina, gainera, EAJ-PSEren lidergoa erreaktiboa da. Ez dira gai liderrak izateko ezta paktuak egiteko ere. Ez dute ideiarik, ez etorkizun-ikuspegirik, ezta elkarrekin lan egiteko gaitasunik ere”, adierazi du bozeramaile berdeak.
EQUO Berdeak alderdiak parte hartzen duten eragileek balioetsi beharreko neurri sorta bat aurkeztuko du foro horren aurrean, hiru atal nagusiren inguruan: babes soziala, ehun ekonomikoa eta kutsadura eta klima. “Euskal politikara iritsi ginenetik, EQUO Berdeakek Gasteizek hiri berde eta solidario gisa duen potentzialaren aldeko apustua egin dugu, eta lan ildo horretan hiria hobetzeko irtenbideak proposatu ditugu. Orain, Gasteiz krisi hau gainditzera eta XXI. menderantz erabakitasunez eta egokitasunez aurrera egitera eraman dezakeen proposamena aurkezten dugu”, azpimarratu du Becerrak.
GIZARTE-BABESAren arloan, alderdi berdeak ezinbestekotzat jotzen ditu honako lan-ildo hauek:
– Etxebizitza eskuratzeko sustapen-politiketan aurrera egitea, alokairu publikoko etxebizitza indartuz, eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu-merkatura ateratzea.
– Pertsona guztiek oinarrizko errenta eskuratzeko aukera dutela bermatzea.
– Gizarte-arreta komunitarioa indartzea eta auzo-laguntza sortzen eta mantentzen laguntzea
– Etxeko Laguntza Zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa berreskuratzea
– Egoitza pribatuetako langileak eta jarraipena areagotzea
– Haurren eta Nerabeen Arretarako politikak indartzea
– Indarkeria matxisten eta LGTBI+fobiaren aurkako politikak eta ekimenak indartzea
EHUN EKONOMIKO ERRESILIENTEA sortzeko helburuarekin, alderdi berdeak aztertu beharreko beste neurri sorta bat aurkeztu du:
– Ekoizpena birlokalizatzea, industriak, enpresak eta ikerketa erakartzeko aukera baita, hala nola material eta ekipo sanitarioen ekoizpena, sendagaiak edo ikerketa biomedikoa, etab.
– Ekonomia Soziala eta Solidarioa lehenestea
– Produkzio-ehuna dibertsifikatzea eta sektore ekonomiko berdeei lotutako ekonomian haztea
– Ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzea, hondakinak murriztu eta berrerabili ahal izateko.
– Tokiko merkataritza-ehuna lehenestea
– Merkataritza elektronikoa enpresa txikietan eta autonomoenetan integratzen laguntzea
– Makroekitaldietarako dirua birbideratzea, tokiko kultura-ehunari eusteko.
KUTSADURARI ETA KLIMARI BURUZko hirugarren eremuan, EQUO Berdeak-ek honako neurri hauek proposatzen ditu:
– Airearen kalitatea maila egokietan mantentzeko estrategia ezartzea.
– Bizikleta lehentasunezko garraiobide gisa sustatzea, ibilgailu pribatuaren kaltetan.
– Energia-kontsumoa murrizteko neurrien inplementazioa bizkortzea, eta energia berriztagarriaren ekoizpena bultzatzea eta sustatzea.
– Klima-aldaketaren egoeratan ur-hornidura bermatzea
– Tokiko nekazaritzako elikagaien estrategian aurrera egitea, udalerriaren barruan ekoizpena handitzeko
– Biodibertsitatearen galera gelditzea, pandemia berriak pairatzeko arriskua gutxitzeko gakoa
– Hiri berde batean aurrera egitea, hiri-zuhaitzak bermatuko dituen eta “bero-uharte” efektuaren aurka borrokatuko duen plan batekin
[gview file=”http://euskadi.partidoequo.es/wp-content/uploads/2020/05/ANEXO-Pacto-Verde-para-abordar-la-reconstrucción-social-y-económica-de-Vitoria-Gasteiz.pdf”]