EQUO Berdeak alderdiak lehendakariari eta alderdiei osasun-irizpide  “argi, publiko eta objektibo” bat adosteko ahalegina egiteko eskatuko die hauteskunde data zehazteko.

  • EQUO Berdeak alderdiaren ustez, azken aste hauetan izan diren hauteskunde deialdiaren aurkako jarrerak “demokraziarentzako kaltegarriak dira”, eta  prozedura adosteko alderdi politiko guztien  erantzukizunari deia luzatu die
  • Bihar, ostegunean, alderdien batzarrean talde berdeak datorren uztailerako hauteskundeak deitzeko beharra defendatzen jarraituko du, “beti ere, osasun egoerak aukera ematen badu”

Euskadiko alderdi berdea, EQUO Berdeak, kezkatuta agertu da Lehendakaritzako alderdien bilera ostean, azken aste hauetan, hauteskunde deialdiari buruzko eztabaidak hartu duen bideagatik.

EQUO Berdeak kezkaturik dago Eusko Jaurlaritzak deseskaladaren kudeaketan egin duen ibilbide erratikoa eta hauteskunde deialdia interes elektoralistekin lotu nahi dituzten hainbat interpretazioekin. Ikuspuntu horretatik datoz hainbat sektorereen hauteskunde deiladiaren aurkako jarrerak, EQUO Berdeak-ek “demokraziarentzako kaltegarritzat” jotzen dituenak. Alderdi berdearentzat, osasun eskubidea bermatzen bada, beste gogoeta batzuen gainetik gailendu beharko litzateke herriaren sufragiorako eskubidea. Eusko Legebiltzarra lanean   ipintzea funtsezkoa baita Gobernua kontrolatzeko, gizartea berrindartu eta ekonomia berreraikitzeko.

Hau dela eta, alderdi berdeak erantzukizun politikoz jokatzeko eta polemika antzuak alde batera uzteko eskatuko die alderdi guztiei. “Ikuspegi partzialetatik sortutako eztabaida hauek elikatzen jarraitzeak demokraziari kalte egiten dio, berme guztiak izan dezakeen hauteskunde prozesu batean herritarren konfiantza murrizten baitu”, ohartarazi du Jose Ramon Becerra EQUO Berdeak alderdiko bozeramaileak

Mesfidantza horiek saihesteko, hauteskundeak deitzeko dekretuan osasun-irizpide “argi, publiko eta objektibo, eta, ahal bada, adostua” sartzeko proposamenarekin joango da Jose Ramon Becerra lehendakariak deitutako bilerara, hauteskunde eguna zehazteko, eta osasun-egoerak hala eskatzen badu, hauteskunde prozesua gelditzeko edo suspertzeko aukerarekin. Horrela, hauteskunde deialdiari buruzko azken erabakia ez da alderdi politiko batentzat edo bestearentzat onuragarri edo kaltegarritzat joko, irizpide horrek markatutakoaren arabera bakarrik hartuko baita.

Bestalde, martxoaren 16an egindako bileran adierazitako irizpideari eutsiko dio Equo Berdeak-ek: Hauteskundeak eta hauteskunde aurreko kanpaina osasun-egoerak ahalbidetzen duenean bakarrik egin ahal izatea, eta horrek deseskaladaren fase guztiak gainditu izana dakar lotuta. Ildo horretan, euskal hauteskundeak uztailean egitearen aldeko jarrera mantentzen du alderdi berdeak, ahal izanez gero, udatik harat hautestontziekin herritarren hitzordua ez atzeratzeko eta, horrela, “Normaltasun berria” deritzonari aurre egiteko,  erakundeak lanerako osaturik.