- Alderdi berdeak kontu handiz ibiltzea eskatzen du, langile publikoen itzulerak eta ikasgelak irekitzeak azkartzen badira gorakada egon daitekelako.
- EQUO Berdeak uste du, konfinamenduaren arintzea aurrera eramaten ari den une honetan, Euskadiko osasun larrialdi egoera ez dela kendu behar.
Urkulluk Diputazio Iraunkorrean egindako agerraldian iragarritako neurri berrien berri izan ostean, EQUO Berdeak-ek zuhurtzia handiz jokatzeko eskatu dio lehendakariari, izan ere, deseskalatze prozesuan erabakiak azkar hartzeak pandemiaren gorakada eragin lezake eta orain arte egindako ahalegin guztiak gaiztotu.
Ildo horretan, alderdi berdearen ustez, deseskalatzea hasten ari dugun momentu honetan osasun-larrialdia amaitzea prezipitatua eta desegokia dela uste du. Horregatik, ustekabeak saihesteko, prebentzioari lehentasuna ematea ezinbestekoa dela azpimarratzen du.
Bestalde, EQUO Berdeak-ek ardurarekin eta erakundeen arteko leialtasunarekin aritzea eskatzen dio gobernuari, krisialdiari aurre egiteko alarma-egoerak sortzen dituen erremintak aitortu eta bere gain hartuz. Talde berdearen bozeramalea den Jose Ramon Becerrak hitzetan: “birus-mehatxuak ez dauka oztoporik, horregatik elkarlana eta kooperazioa ezinbestekoak dira krisialditik ahalik eta lasterren eta guztiok batera ateratzeko”.
Eusko Jaurlaritzak, deseskaladaren prozesu baterako erabakia bere gain hartu ondoren, ezin du Osasun Ministerioak ezarritako faseak alde batera utzi, baizik eta Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritu behar du fase horiek ahalik eta modu eraginkorrenean inplementatu daitezen. Subsidiariotasunean oinarritutako kogobernantzak ezin du esan deseskaladan eskumena duen agintaritzak ezarritako arauak alde batera utzi behar direnik, hau da, Espainiako Gobernuak Osasun Ministerioaren bidez ezarritako arauak. “Krisi osoan zehar, lehendakariak, larrialdiari emandako erantzunaren lidergoaren alde egin du. Lidergo partekatua duenez, horrek eskatzen duen arduraz jokatu behar du, eta ez bere konplexu ideologikoak irizpide zientifikoen gainean inposatuz “, azpimarratu du Becerrak
Hala, hezkuntzaren arloan, Urkulluren Gobernuak dagoeneko adierazi du ikastetxeak maiatzaren 18an berriro irekitzeko asmoa duela, Batxilergoko eta LHko 49.000 ikasle eta 10.000 irakasleren derrigorrezko asistentziarekin. Becerraren hitzetan “Erabaki honen berri eman du, Euskadik, deseskaladaren lehen faseari maiatzaren 11n hasiera eman al izango dion edo ez jakin gabe eta hezkuntza komunitatearen iritzia aztertu gabe. Jaurlaritzak ezin du inplikaturiko agenteak alde batera utzita erabakiak hartzen jarraitu. “Neurri horiek abiarazteko birusaren hedapenaren osasun-ondorioak kontuan hartu ez izanak kezkatzen gaitu; izan ere, Hezkuntza Ministerioaren neurri orokorren jarraibideak alde batera uzteaz gain, Pandemiei dagokion Aholku Batzordea desegin dute”.
Administrazio-jarduerari eta Administrazio Orokorreko ia langile guztien maiatzak 11ko itzulerari dagokienez, EQUO Berdeak-ek uste du, neurri horrekin, milaka funtzionario, lurralde arteko lekualdaketak egitera behartzen ari direla, eta gainera, etxebizitza eta lantokiaren arteko lekualdaketan istripua izateko arrisku gehigarria ezartzen ari zaiela, lekualdaketa beren ibilgailu partikularretan egin behar dutelako garraio publikoan egin beharrean. Euskadiko alderdi berdeak gainera, Gobernuari, aurrez aurreko itzulera-protokoloari dagokionez, neurrien inposaketa inolako ordezkaritza sindikalik gabe egin dela aurpegiratzen dio.