- Ibilaldiak eta kirola egiteko baimena eman zenetik bost egun pasa dira eta Gasteizek neurriak ezarri gabe jarraitzen du pilaketak egin arren
- Alderdi berdetik aipatzen dute “Berehala jartzeko eta koste gabekoak neurriak dira eta osasun-agintariek gomendatutako pertsonen arteko distantzia bermatzen dute. Ez dago atzerapen eta pasibotasun honetarako aitzakiarik”.
Joan den astean, Amaia Barrredo mugikortasun zinegotziak, deseskaladaren testuinguruan, oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna bultzatuko dituen neurriak Tokiko Gobernuak martxan jarriko zituela iragarri zuen Gasteizko udalean. Iragarpena egin eta astebetera, eta Gobernu zentralak konfinamendua arintzeko ezarritako neurri berriak indarrean jarri zituenetik(ibilaldiak eta aire zabaleko kirola) bost egunera, mugikortasun-arlotik proposatutako ekintzak ezarri gabe jarraitzen dute, hau da, Gasteizen epidemia berriz agertzeko arriskua izugarri handitzen da. Hori dela eta, EQUO Berdeak taldeak, iragarritako neurriak eta herritarren osasuna bermatuko duten neurri berriak ahalik eta lasterren jartzeko eskatu dio Udalari.
Alderdi berdearen arabera, funtsezkoa da pertsonen arteko distantzia soziala bermatzen ez den espaloietan zabalera handitzea , hau da, 2,5 metro edo gutxiagoko zabalera duten espaloiak. Zabalketa laguntzeko, nahikoa da ibilgailuentzat gordetako galtzada erabiltzea, pinturaz, konoz edo beste mota bateko seinaleen bidez. “Berehala jartzeko eta koste gabekoak neurriak dira eta osasun-agintariek gomendatutako pertsonen arteko distantzia bermatzen dute. Ez dago atzerapen eta pasibotasun honetarako aitzakiarik”, adierazi du EQUO Berdeak-ek. Halaber, neurri horiekin batera, bizikletaz ibiltzeko errazten duten beste neurri batzuk ere ezarri behar dira, egoera honetan garraiobiderik seguruena baita. Horien artean, txirrindularientzako bakarrik galtzadako erreiak erabiltzea, arreta berezia jarriz industrialdeetarako loturetan, bereziki Jundiz-erakoan.
Amaitzeko, EQUO Berdeak-ek azpimarratu du egoera berri hau aprobetxatu behar dela Gasteizko Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plan garapena aurrera egiteko, bereziki superetxadiak ezartzeari eta herritarrentzako eta oinezkoentzako espazio publikoa berreskuratzeari dagokionean. “Orain hartuko diren neurriak hurrengo hamarkadan baldintzatuko gaituztenak dira. Gasteizek etxeko lanak eginak ditu plangintzaren arloan. Orain, Udalaren ardura da aukera hau aprobetxatzea, konfinamenduaren esperientziatik ikastea eta hiri atsegin, osasungarri eta iraunkorragoa eraikitzeko ekintzak ezartzea. Gure osasuna horretan doa” nabarmendu dute Alderdi berdetik.