EQUO Berdeak-ek hauteskunde kanpaina “normaltasun berriaren” fasea iritsitakoan hastea proposatuko du Alderdien Mahaian, eta bi astekoa izan beharrean, batera mugatzea

  • Alderdi berdearen ustez, ez da udazkenera atzeratu behar hauteskundeetarako hitzordua, Legebiltzar desegin batek ezin diolako  aurre egin kobid19 ondorengo Euskadiko berreraikuntzari

  • EQUO Berdeak-en ustez, “funtsezkoa” da posta bidezko botoa sustatzea, hauteskunde egunean hauteslekuetan pilaketak izateko arriskua murrizteko

Euskadiko alderdi berdearen ustez, joan den martxoaren 16an adierazi zuen bezala, hauteskundeak eta hauteskunde-kanpaina osasun-egoerak ahalbidetzen duen neurrian soilik garatu ahal izango dira. EQUO Berdeak-entzat, egoera hori Espainiako Gobernuak ezarritako eta Sanchez presidenteak atzo iragarritako deseskaladaren fase guztiak gainditu ondoren iritsiko da.

Behin prozesu hori hasita, euskal hauteskundeak egiteko aukerari berriro heltzeko unea ere bada, eta, ahal bada, uztailean egitea babesten du EQUO Berdeak alderdiak, udazkenera arte ez atzeratzeko bozkatzeko hitzordua. Horretarako, deialdia maiatzean egin behar da, baina hori bai, dekretuan ezarri behar da irizpide sanitarioari lehentasuna emateko beharrezkoa den malgutasun-mekanismoa, beste edozein gogoetaren gainetik.

Alderdi berdeak Jose Ramon Becerra eta Erika Martinez bozeramaileen bidez defendatuko du irizpide hori. Bihar, hilak 30, Urkullu lehendakariak deitutako Alderdien Mahaian parte hartuko dute biek. Bertan azalduko dute bi arrazoi nagusi daudela hauteskundeak uztailean egiteko, betiere osasun egoerak horretarako aukera ematen badu: lehenik eta behin, udazkenera atzeratzeak epidemiak gora egiteko arriskua ekarriko lukeelako, eta, ondorioz, beste konfinamendu bat sor lezakeen kutsadura-maila handia eta neguaren etorrerarekin lotutako osasun-egoera kaltegarri etengabeen egoera horretan, ia ezinezkoa izango litzateke hauteskunde-hitzordua ezartzea. Bigarrenik, Legebiltzar desegin batek eta jarduneko gobernu batek ezin diotelako aurre egin covid19aren osteko Euskadiko berreraikuntzari.

Euskadiko alderdi berdeak, 2020ko udan euskal hauteskundeak egingo direla aurreikusten duenez, Euskadin egungo osasun-testuinguruan hauteskundeak garatu dituzten beste herrialde batzuetatik ikasi behar dugula adierazi du. Bozketa-egunean, osasun-agintariek gomendatutako higiene-neurri guztiak ezarri beharko dira hauteslekuetan, gizartearen urruntzea errespetatuz, pilaketak saihestuz eta bozkalekuak higienizatuz..

Egoera berezia dela eta, EQUO Berdeak-ek hauteskunde-kanpaina astebetera murriztea proposatu du, 2019ko azaroan egindako hauteskunde orokorretan egin zen bezala. Alderdi berdearen ustez, halaber, “funtsezkoa” da posta bidezko botoa sustatzea, hauteskunde egunean hauteslekuetan pilaketak izateko arriskua murrizteko.

Lehendakariak aurkeztutako Normaltasun Berrirako Trantsizio Planari dagokionez, EQUO Berdeak-ek alderdien mahaiari jakinaraziko dio proposatutako edozein neurri Espainiako Gobernuak atzo onartutako deseskalatze-planean txertatzearen mende egon behar duela, bera baita horretarako eskuduna.

2020ko udaberri eta udari begira, EQUO Berdeakek Euskadiko egitura ekonomikoa euskal gizartearen oinarrizko premien inguruan birkokatzeari ekiteko premia defendatuko du, unean uneko gizarte- eta lan-krisiari aurre egin ahal izateko eta, aldi berean, egungoa baino egitura ekonomiko eta sozial sendoago, jasangarriago eta erresilienteago baten oinarriak jartzeko.