- EQUO Berdeak alderdiak kritikatu egin du EAJk funtsezkoak ez diren sektoreen jarduera mugatzen duen estatuko dekretua edukiz husten saiatzea, euskal enpresa-talde handiekiko konplizitatean
- Alderdi berdeak errefusatu egin du Eusko Jaurlaritzak osasun krisiaren egoeraz baliatzea herritarren eta Eusko Legebiltzarraren kontrola saihesteko
EQUO Berdeak alderdiak EAJ gaitzetsi du osasun-krisiaz baliatzeagatik herritarren eta erakundeen kontrola saihesten saiatzeko eta enpresa-lobby jakin batzuen mesedetan eta adostasunarekin egiteko. Alderdi berdearen arabera, EAJk, zenbait enpresa-sektoreren gidaritzapean, edukiz hustu nahi du funtsezkoak ez diren sektoreen jarduera mugatzen duen estatu-dekretua, haren interpretazio zabalarekin.
Alderdi jeltzalea, zuzeneko harremanik gabeko jarduerak edo horrelako zerbitzuekin oso urruneko harremana dutenak funtsezkotzat jotzen ari da. EAJk inposatutako gogoeta berri horren ondorioz, enpresa batzuek “funtsezko” ez diren jarduerekin jarraitu behar dute, horrek langileen eta haien familien osasunerako dakarren arriskuarekin.
“Eusko Jaurlaritzak pauso bat harago eman du osasun krisia hasi zenetik mantendutako jarrera interesatuan. Euskal erakundeekiko leialtasuna eskatzen duen bitartean, Gobernu zentralaren funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko dekretua edukiz husten saiatzen da, euskal enpresa askori bere jarreraren konplize eginez. Haien jarrera onartezina eta arduragabea da “, gaitzetsi du EQUO Berdeak-eko bozeramailea den Jose Ramon Becerrak.
Bestalde, gainerako indar politikoei eta herritarrei leialtasuna eskatzen dieten bitartean, EAJ eta PSE oposizioa eta herritarrak kontrolatzeko aukerarik ez dutela aprobetxatzen ari dira osasun-larrialdiarekin zerikusirik ez duten erregelamendu-garapeneko dekretuak emateko, merkataritza-eremuen eraikuntzak onartzeko, Sopelan gertatu den bezala, edo proiektu zehatzetarako entzunaldi publikoko epeak irekitzeko, Gasteizko autobusetarako kotxetegien kasuan gertatu den bezalaxe.
“Errespetu demokratiko falta hori nabarmena da Eusko Legebiltzarraren kasuan; izan ere, Eusko Jaurlaritzak legebiltzarkideen galderei erantzutea saihesten du, eta horrek Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrarekiko begirunerik eza dakar”, azpimarratu du Becerrak.