EQUO Berdeak alderdiak Eusko Jaurlaritzak LUM-ren laguntzari uko egin izana deitoratzen du “bere ideologia-konplexuengatik”, euskal sistema soziosanitarioa kolapsora hurbiltzen den bitartean

  • EQUO Berdeak-ek ohartarazi du ospitale publikoen ahalmen-falta gero eta nabarmenagoa dela, eta jakinarazi du orain arte izandako materialen eta Banakako Babesarako Ekipoen gabeziak osasun-lagilegoak duen kutsadura-arriskua handitzen duela.
  • EQUO Berdeak-en arabera, koronabirusaren krisialdiak “gure sistema sanitario eta soziosanitarioaren gabeziak agerian utzi ditu”, eta egoera horrek hiritarrak euren elkartasun-sareak antolatzera behartzen ditu.

2020ko martxoaren 20

EQUO Berdeak-ek Eusko Jaurlaritzak Larritasun-Unitate Militarraren laguntzari uko egin izana deitoratzen du euren ideologia-konplexuengatik, euskal sistema soziosanitarioa kolapsora hurbiltzen den bitartean. Alderdi berdearen ustez, “onartezina” da Lehendakariak errefuxatu egitea LUM-ek egin zuen eskaintza larraldietarako hospital militarra eraikitzeko Arakako basean, are gehiago euskal osasun-sistema gainezka

EQUO Berdeak-ek ohartarazi du hospital publikoen ahalmen-falta gero eta nabarmenagoa dela, batez ere Vitoria-Gasteizen, eta jakinarazi du orain arte izandako materialen eta Banakako Babesarako Ekipoen gabeziak osasun-lagilegoak duen birusa hartzeko arriskua handitzen duela, eta gaixotasunari aurre egiteko bere lanaren eragina gutxitzen du. Egoera horren ondorioz, gero eta osasun-langile gehiago daude bajan edo koarentenan COVID-19regatik, askotan gomendatua dagoen tartea baino laburragoa, horrek dakarren arriskuaren igoera aintzat hartuta. Izan ere, deriba horrek lehen osasun-langile hildako sortu du Euskadin.

EQUO Berdeak-en aldetik bere “kezka larria” adierazi dute egoera horrengatik. Alderdi berdearen iritziz, horrela jarraituz gero, kutsatze-muturrari aurre egiteko sistemaren ahalmena nabarmen gutxituko da eta, ondorioz, talde-ahalegin handiagoak eskatuko ditu.

Horretaz gain, EQUO Berdeak-ek deitoratu du “EAJ-ren ideologia-konplexuek” Eusko Jaurlaritza eragozten dutela LUM-ren laguntza onartzera zein koronabirusak sortutako osasun-krisialdiaren garrantzi itzela onartzera. Alderdi berdearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak “ukapen-fasea gainditu eta ahalik eta lasterren onartu behar du eskainiko diguten laguntza osoa onartzera behartuta gaudela Euskadin, egoera horrek Erkidegoko Exekutiboa gainezkatu ahal du. Ildo horretan, ikuspuntu aldatzera dei egiten dio Jaurlaritzari, “aukeratzat eta ez mehatsutzat hartzera lurraldeen arteko elkarlana”.

José Ramón Becerra, lehendakarigaiaren iritziz, koronabirusaren krisialdiak “gure sistema sanitario eta soziosanitarioaren gabeziak agerian utzi ditu”, eta egoera horrek hiritarrak euren elkartasun-sareak antolatzera behartzen ditu, osasun-materiala eta Banakako Babesarako Ekipoak hospitaletara eramatek, eta pertsona ahulen zaintza ziurtatzeko, adinekoen egoitzen, heziketa-zentruen eta enpresa txikien itxierarengatik.