- EQUO Berdeak-en ustez, erabakiak Hauteskunde Batzorde Zentralaren instrukzioa eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea urratzen ditu.
- Becerrak adierazi duenez, “Ezin da baztertu, besterik gabe, Legebiltzarrean ordezkaritza izan duen alderdi bat, kasu honetan EQUO Berdeak”.
Hauteskunde propaganda egiteko eta hauteskunde eztabaida eta elkarrizketetan parte hartzeko guneak banatzeko proposamenean, EITB taldeak alderdi berdea horietan parte hartzetik baztertu duela salatu dute. EQUO Berdeak-en ustez, erabaki horrek eraso egiten die Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideei, hala nola adierazpen askatasunerako eta ideiak eta iritziak zabaltzeko eskubideari, eta benetazko informazioa askatasunez komunikatzeko eta jasotzeko eskubideari. Gainera, EITBren proposamenak Hauteskunde Batzorde Zentralaren Instrukzioa (apirilaren 15eko 1/2015 Instrukzioa) eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea ere urratzen ditu. Hori dela eta, EQUO Berdeak taldeak helegitea aurkeztuko du Hauteskunde Batzordean.
Hauteskunde-kanpaina eta hauteskundeak apirilaren 5ean egingo balira, eta euskal telebistaren informazio-estalduraren ondorioetarako, EiTB Taldeak EQUO Berdeak-en eta aurreko hauteskundeetan legebiltzarrean ordezkaritzarik ez zuten gainerako indar politikoen artean planteatutako parekaketa ez dator bat Hauteskunde Batzorde Zentralaren martxoaren 24ko 4/2011 Instrukzioan ezarritakoarekin. Instrukzio horren arabera, Legebiltzarrean ordezkaritzarik ez duten alderdien estaldura ezin izango da ordezkaritza lortu zuten hautagaitzen estaldura bera edo handiagoa izan.
Bestalde, EQUO Berdeak EITB Taldearen hedabideetan egindako eztabaidetan eta elkarrizketetan baztertu izanak ez du betetzen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea. Lege horrek berariazko mandatu bat ezartzen du Eusko Jaurlaritzaren mende dauden komunikabideentzat, eta alderdi politiko batek horietan parte hartu ahal izateko ezartzen den baldintza bakarra da Eusko Legebiltzarran aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu izana, eta hori EQUO Berdeak-ekin eta haren legebiltzarkidearekin, Jose Ramon Becerra, alderdiko lehendakarigaia dena, gertatzen da.
Premisa horiekin, EQUO Berdeak alderdiak helegitea aurkeztuko du datozen orduetan Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean, alderdi berdea hauteskunde-eztabaidetan eta -elkarrizketetan sar dadin, bai eta hauteskundeei buruzko informazio-estalduran espazio propioa eslei dakion ere. “EQUO Berdeak-etik soilik eskatzen dugu legea bete dadila, eta ideiak eta iritziak adierazteko eta zabaltzeko askatasunerako eskubideak berma daitezela, eta benetazko informazioa askatasunez komunikatzeko eta jasotzeko eskubidea, legediak babesten dituen eskubideak. Konfiantza dugu akats hori zuzenduko dela eta euskal herritarrek hauteskunde-kanpaina garbi eta zintzo bati aurre egin ahal izango diotela, non proiektu politiko guztien berri berdin emango den “, adierazi du Becerrak.