- “EAEko hauteskundeek itxaron dezakete, osasunak eta gure osasun sistemak ez. Lehentasunak argi izan behar ditugu oraintxe bertan, eta interes alderdikoien gainetik egon”, dio Jose Ramon Becerrak.
- Lehendakarigaiak azpimarratu duenez, “Herrialdeko alderdi politiko eta agintari guztiek laguntza eman behar dugu larrialdi honi irtenbide onena emateko, eta ez zentratuta une honetan garrantzirik gabekoak diren hauteskunde-eztabaidetan”.
Italian azken asteotan gertatu den bezala, koronavirusa Euskadin hedatzen ari denez, apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzea eskatu dio Equo Berdeak alderdiak Urkullu lehendakariari. Alderdi berdearen ustez, osasun larrialdiaren aurrean, ahalegin guztiak koronabirusaren hedapenari eustera bideratu behar dira. Jose Ramon Becerra lehendakarigaiaren esanetan, “Pertsonen osasuna lehentasuna da une hauetan, edozein interes alderdikoiren gainetik. EAEko hauteskundeek itxaron dezakete, osasuna eta gure osasun-sistema ez. Lehentasunak argi izan behar ditugu oraintxe bertan, eta interes alderdikoien gainetik egon “.
Jose Ramon Becerrak telefonoz hitz egingo du Urkullu lehendakariarekin, gaur goizean mezu bat helarazi ostean, hauteskundeak bertan behera uzteko eskatuz.
Equo Berdeak argudiatu du hauteslekuetan milaka pertsona elkartzeak arriskua dakarrela botoa ematera doazen pertsonen osasunerako eta hauteskunde mahaietan egoteko izendatutako pertsonentzat. Herritarrek ez dute ulertzen, Munduko Osasun Erakundearekin eta Osasun Ministerioarekin adostutako prebentzio-neurriak aplikatuz ekitaldi handiak bertan behera utzi ondoren, EAEko hauteskundeak aurrera eramatea. Gainera, pertsona askok botoa emateko duten eskubidea murriztu egin daiteke, gero eta pertsona gehiago aurre egin behar izaten ari den berrogeialdiaren ondorioz. Horrek, herritarrek birusa hedatzen laguntzeko duten beldurrarekin batera, eragin zuzena izan lezakete hauteskundeetako parte-hartze mailan.
Bestalde, osasun-larrialdiaren aurrean, hauteskunde-kanpaina bat garatzea, horrek dakarren guztiarekin (mitinak, liburuxken banaketa, informazio-mahaiak, etab.) kaltegarria izan daiteke agintariek birusari eusteko egiten ari diren gomendioen aurrean. Hauteskunde kanpaina bat ezin da normaltasun demokratikoarekin garatu egungoa bezalako larrialdi egoera batean. Equo Berdeak-en ustez, ez dira baldintzak ematen hauteskunde-hitzordura aurkezten den hautagaitza bakoitzak defendatutako herrialde- eta programa-proiektua azaltzeko eta eztabaidatzeko, eta hori herritarren informazio-eskubidearen kalterako da botoa erabakitzeko orduan.
Amaitzeko, Becerrak esan duenez, “Herrialdeko alderdi politiko eta agintari guztiek laguntza eman behar dugu larrialdi honi irtenbide onena emateko, eta ez zentratuta une honetan garrantzirik gabekoak diren hauteskunde-eztabaidetan. Eusko Jaurlaritzaren ardura da lidergo instituzionala hartzea, hauteskunde batzordeek eta gainerako agintari eta erakunde publikoek erabaki hori har dezaten “.