Equo Berdeak-ek herritarren proposamenak biltzeko prozesua ireki du, beren hauteskunde-programan sartzeko

  • Euskadiko alderdi berdeak webgune bat prestatu du interesa duen edonork bere ekarpenak helarazteko
  • “Horrelako prozesu parte-hartzaileen bidez, erakundeetan egindako lanaren erabilgarritasuna bermatzen laguntzen duten proposamen oso interesgarriak jasotzen ditugu beti”, nabarmendu du José Ramón Becerra lehendakarigaiak.

Joan den asteburutik Equo Berdeak webgune bat prestatu du, interesa duen edonork bere ekarpenak helarazteko aukera izan dezan, apirilaren 5eko hauteskundeetara aurkezten den hauteskunde-programan sartzeko. Programa hau datorren legealdian defendatuko du Eusko Legebiltzarrean.

Euskal alderdiak beti irekitzen du bere programa herritarrentzat horrelako parte-hartze prozesuak egiteko, eta oraingo honetan, hauteskundeak aurreratu direnez, beste hauteskunde batzuetan baino bizkorrago egingo da. “Horrelako prozesuen bidez beti jasotzen ditugu erakundeetan egindako lanaren erabilgarritasuna bermatzen laguntzen duten proposamen oso interesgarriak”, nabarmendu du José Ramón Becerra lehendakarigai eta legebiltzarkide ohiak.

Datorren astean aurkeztuko du alderdi berdeak behin betiko hauteskunde programa. “Herritarren proposamenak egia bihurtzeko lanean jarraitu, programan jasotako neurriak bete, eta batez ere, euskal gizarteak gugandik espero duena betetzen jarraitzeko konpromiso irmoa dugu”, azpimarratu du Becerrak.

Bere politika erabilgarri, ireki eta entzute aktiboan oinarrituan jarraitzeko

Equo Berdeak-en ustez, oso baliotsua da parte hartzeko ariketa hori; izan ere, alderdi berdeak pertsonakin betetzen baitu, beste alderdi batzuek, berriz, beren programak “paper bustian geratzeko joera dute”. Eusko Legebiltzarrean emandako urte hauetan, Equo Berdeak bere hauteskunde-programan jasotako proposamenak betetzeko gai izan da, akordioetara iristeko gaitasun frogatuari esker. “Gure talde parlamentarioak energia berriztagarriak sustatzea, DSBE hobetzea, haur-eskolak merkatzea, klientelismoarekin amaitu eskola-jantokietan iruzurren ondorioz, indarkeria matxisten biktimen arreta eta prebentzoa hobetzea, edo animalien aurkako tratu txarrei aurre egitea lortu dugu”, errepikatu du Becerra legebiltzarkide ohi eta lehendakarigaiak.

Honengatik, alderdi berdeak dei egiten die herritar guztiei beste behin ere beren ekarpenak helaraztera anima daitezen. Programa aurkeztu eta hauteskundeak egin ostean, webgune berria martxan jarraituko du, Equo Berdeak-ek “gizartean sortzen diren ekarpen eta ideia berriei beti eutsi nahi dielako, politika erabilgarria, irekia eta entzute aktiboan oinarritua egiten jarraitzeko”.