- Alderdi berdeak adierazi du erabaki federala “errore politiko larria” dela, Elkarrekin Podemosen espiritua urratzen duela, euskal proiektua, euskaltzalea eta autonomia propioa duena
- “Ezin da ulertu bere burua aurrerakoitzat jotzen duen eta gune politiko berdea barnean hartzen ez duen indar-batura bat” adierazi du, atsekabez, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen izan zuen legebiltzarkide Jose Ramon Becerrak
EQUO Berdeak Euskadiko alderdi berdea ez dute onartu datozen euskal erakundeei begira berriro gauzatuko den Elkarrekin Podemos koalizioan. Alderdi berdeak gaur goizean prentsaurreko batean publikoki adierazi du Podemosen zuzendaritza federalak euskal berdeei betoa jarri diela apirilaren 5ean egingo diren hauteskundeei begira Elkarrekin Podemos koalizioan parte hartzeko. Negoziazio agoniko batzuen ondoren, zeinetan EQUO Berdeak alderdiak azken uneraino euskal hauteskundeetan koalizioan parte hartzeko apustua egin duen eta alderdi berdearen oinarriek kontsulta telematiko batean koalizio horretan parte hartzeko erabakia berretsi eta 24 ordu igaro ondoren, Euskadiko berdeek oztopo gaindiezin batekin egin dute topo, izan ere, Podemoseko zuzendaritza federalak betoa jarri baitie. Ahal Dugu Euskadiko zuzendaritzak eman dio Madriletik jarritako debeku horren berri alderdi berdeari, eta bart adierazi diete “erabaki hori aldatzea ezinezkoa dela”.
Alderdi berdeak adierazi du Podemosen zuzendaritza federalaren betoa “errore politiko larria” dela, Elkarrekin Podemosen espiritua urratzen duela, euskal proiektua, euskaltzalea eta autonomia propioa duena. “Betoa jarri digute beste azalpenik gabe, koalizioaren zutoin berdea bazter utziz, indar-liga horretan gure baliagarritasuna eta konpromisoa erabat frogatu ditugun arren. Bene-benetan sentitzen dugu eta ezin dugu ezkutatu gure ustez errore politiko larria den erabaki horren aurrean dugun etsipena”, adierazi du atsekabez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide izan zen José Ramón Becerrak.
Azken egunotan Ahal Dugu Euskadiko hauteskunde primarioetarako bi hautagai-zerrendek Euskadin alternatiba ezkertiar bat bideratzeaz hitz egiten ari badira ere, proiektu horren flotazio-marran eztanda egiten duen erabaki bat inposatu diete Madriletik. Erabat inkoherentea da Podemos eta Izquierda Unida alderdiek gobernu kontserbadoreak geldiarazteko itunak egitea, baina Euskadin gobernu kontserbadore bat kontrolatuz, bere legeetakoren bat birbideratuz eta aurrekontu-partida eta -konpromiso garrantzitsuak lortuz oso baliagarria izan dela frogatu duen koalizio bat berriz gauzatzeari betoa jartzea. “Beto hau, gainera, arduragabekeria erantsia da, gizarteak alderdi aurrerakoiei elkar ulertzea eskatzen dien une honetan indar-batura bat eragozten duelako. Alderdi progresisten banantzeak bultzada handia ematen die guztion mesedetan lan egiten ez duten alderdiei, gizartearen alde pribilegiatuenari mesede egiten dioten alderdiei” gaitzetsi du EQUO Berdeak alderdiaren Koordinazio mahaiko kide Stella Garcíak.
Euskal alderdiaren ustez bere burua aurrerakoitzat jotzen duen eta gune politiko berdean barnean hartzen ez duen indar-batura batek ez du zentzurik, “ezin da ulertu”. “Ez da larrialdi klimatikoa bakarrik. Egun hauetan ikusten ari gara. Hondakinak dira, osasuna, kutsadura atmosferikoa, garraio publikoa… Eta larrialdi klimatiko eta sozialeko egoera honetan, datozen euskal hauteskundeetan gune politiko berdea ez da egongo Elkarrekin Podemosen, ezta Bildun edota Alderdi Sozialistan ere ez. Gune politiko berdea Euskadin EQUO Berdeak alderdian dago eta egoten jarraituko du. Euskal herritarrekin dugun konpromisoak, etorkizun hobea, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortu nahi duenak, bere horretan dirau. Etorkizuna berdea da eta hala izaten jarraituko du, norbaiti atsegin ez bazaio ere.
EQUO Berdeak alderdiak otsailaren 29an egingo duen Biltzarrean aztertuko du egoera berri hau.