- Eusko Jaurlaritzak ez du hitza betetzen zalantzaz betetako etorkizunaren aurrean, kezkatuta kaleetan neurri “benetako eta lotesleak” eskatu dituen euskal gazteriarekin, neurri horiek iristear baitaude oraindik ere
EQUO Berdeak alderdiak Jaurlaritza berriz ere kritikatu egin du iragarritako hauteskunde-aurrerapenarekin klima-aldaketara egokitzeko eta klima-aldaketa horren ondorioak arintzeko erreminta nagusiaren onarpena atzeratu egingo duelako. Jaurlaritzak beste legegintzaldi bat itxi du eta, 2011n gertatu zen bezala, Euskadirentzat premiazkoena den zereginetako bat egiteke dago orain ere: EQUO Berdeak alderdiak behin eta berriz erreklamatu duen Klima Aldaketari buruzko Legea, berriro ere geldialdia izango baitu larrialdi-egoerak berehala aurrerapausoak ematea eskatzen duen honetan. Orduko hartan, sozialistak ziren Ingurumen Sailaren arduradunak eta ez ziren klima-aldaketari buruzko lege bat onartzeko gai izan. Zoritxarrez, EQUO Berdeak alderdiak aurreikusi bezala, historia errepikatu egingo da eta legea tiradera batean gordeta dago zain.
EAJ-PSE gobernuak ez du hitza bete ez euskal gazteriarekin, zeinak ikusten duten zalantzaz betetako etorkizunaren aurrean kaleetan neurri “benetako eta lotesleak” erreklamatu dituen, ez euskal gizartearekin oro har. Gazteek ez dute ikusten erreibindikatzen dituzten neurri benetako eta lotesleen aplikazioa, eta Euskadiko produkzio-sektore guztiek, baita herritarrek ere, zain jarraitzen dute eta jarraituko dute programa oso eta berehalako bat noiz martxan jarriko den klima-erronkari modu jasangarri, bidezko eta solidarioan aurre egiteko.
Alderdi berdeak berriro ere egiaztatzen du Klima Larrialdiari buruzko Deklarazioa, zeina lehendakariak berak hotsandiz iragarri baitzuen, zein Klima Aldaketari buruzko Legea –biak ere funtsezko gaia Euskadiren etorkizunari begira– propaganda politikoko tresna gisa erabili dituela Jaurlaritzak. “Lege honekin zeramaten lan-erritmoa legea legegintzaldi honetan aurrera ateratzeko guztiz eskasa zela jakinda ere, legearen onarpena azkenean aldia itxi aurretik iritsiko zirela saltzen jarraitu dute, horren aldeko ahaleginetan sakondu gabe. Eusko Jaurlaritzak beste behin erakutsi digunez, marketin berde soilera mugatzen da, gizarteak aurrez aurre daukan erronka garrantzitsuenari behar bezala heldu beharrean”, adierazi du nahigabetuta EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaile Erika Martinezek.
Uneak eta urgentziak gainerako gobernuak konpromiso tinko, biribil, irmo eta ausarta hartzera behartzen dituen honetan, Urkulluren gobernuak eszenifikazio hutsa egitera jolastu du, EAJren barruan bertan instituzionalizatutako greenwashing deitutakoan aritzera, baina jardun erabat desegokia dena euskal herritar guztiak zerbitzatu behar dituen gobernu baterako.
Ildo horretan bertan, EQUO Berdeak alderdiak Jaurlaritza kritikatzen du hauteskunde-aurrerapenarekin Euskadiko Animalien Ongizateari eta Babesari buruzko Legea onartzea saihesten duelako, hau da, 1993tik hona indarrean dagoen egungo legearen berrikuspen osoa egitea, Elkarrekin Podemos koalizioko EQUO Berdeak alderdiko Jose Ramon Becerra legebiltzarkideak bultzatutakoa, prozesua zuzenketen azken fasean sartuta eta legearen onarpena udaberrirako iragarrita zegoelarik.
Gauza bera Natura Ondarearen Babesari buruzko edo Ingurumen Administrazioari buruzko Legeei dagokienez, zeinak legebiltzarkide berdearen ekarpenei esker hobetuak izaten ari baitziren, eta orain, aldiz, sine die atzeratuta geratu dira.