Ahoztar Zelaietak Euskadiko narkotrafikoari eta ustelkeria judizial eta politikoari buruz idatzitako liburuaren aurkezpena antolatu genuen

  • EQUO Berdeak alderdiak Ahoztar Zelaieta euskal idazlearen “El narco-oasis vasco: Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política” izeneko liburuaren aurkezpena eta ondorengo debatea antolatu zituen Donostian.

EQUO Berdeak alderdiak gardentasunarekin duen konpromisoa erabatekoa eta eztabaidaezina da. Horregatik ustelkeriaren aurkako borrokan laguntzen duen lan edo jardun orori babesa emateko prest dago alderdi berdea. Ildo horri jarraitzen dio urtarrilaren 21ean (asteartea) Tabakaleran egin zen Ahoztar Zelaietaren “El narco-oasis vasco: Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política” liburuaren aurkezpen-ekitaldiaren antolaketa.