EQUO Berdeak alderdia pozik agertu da enpresa sustatzaileak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin diolako 

EQUO Berdeak alderdiaren ustez, ACUAES enpresa publikoak Barrongo urtegia eraikitzeari uko egin izana “berri ezin hobea” da. Alderdi berdearen ustez, erabaki hori hartu dute mugimendu ekologistek eta Barrongo urtegiaren aurkako Plataformak egindako lan handiaren eta erakundeetatik proiektua geldiarazteko aurrera eramandako ekimenen ondorioz.

EQUO Berdeak alderdiak azpimarratzen du Barrongo urtegia oso kaltegarria dela inguruko fauna eta florarentzat, baita bertako herritarrentzat ere, eta horregatik proiektua berehala geldiarazteko eskaera egin zuen Ministerioaren asmoen berri izan eta berehala.

Euskal alderdiak Gobernu progresista berriari eskatzen dio klima-larrialdiaren egungo erronkekin bat datorren politika hidrologiko bat abian jar dezala, elikagaien produkzioari lehentasuna emanez eta klima-krisi honetan dauden klima-faktoreak eta baliabide hidrikoak aintzat hartuz.