Elkarrekin Podemosen ustez, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean emakume ekintzaileak omentzea “inoiz baino beharrezkoagoa da ultraeskuinaren aurrerapenaren eta bere gorroto diskurtsoaren aurrean”

  • Ekimena Elkarrekin Podemosek aurkeztu zuen azaroaren 27ko Bilboko osoko bilkuran, eta PPk izan ezik, talde guztiek babestu zuten.

 

II Errepublikako eta Gerra Zibileko emakume ekintzaileen omenaldiaren balorazio “positiboa” egin du Elkarrekin Podemosek, bihar, urtarrilak 10, 18:00etan, Gogora-ren egoitzan. “Gaurkoa ez da beste jardunaldi bat; izan ere, helburua da emakumeak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean izan zuen zereginari buruzko azterketa eta hausnarketa egitea, merezitako omenaldi zehatz hori eginez, eta, era berean, garai haiek pertsona guztientzat kaltegarriak baziren, emakumeentzat kaltegarriagoak ziren garaietan egindako lan hura nabarmentzea“, adierazi du Carmen Muñoz Bilboko Udaleko Elkarrekin Podemoseko zinegotziak.

Mozioa, Elkarrekin Podemosen ekimenez, talde guztiek babestu zuten, PPk izan ezik -abstenitu egin zen-, joan den azaroaren 27ko udalbatzarrean. “Horrelako ekintzak ezinbestekoak dira, gure historia argitzeko beste urrats bat direlako, non emakumeak itzalean egotetik protagonista izatera igaro ziren: merezi ez ezik, justizia sozialaren eta borrokatu zuten guztiaren erreparazioaren kontua da”, gaineratu du Muñozek.

Aurreko agintaldian Emakume Antifaxisten Elkarteko euskal batzordeari aitortza egiteko ekitaldi bat antolatzea adostu zen, baina ez zen gauzatu. Elkarrekin Podemosek mozioa aurkeztu zuen, “Euskadiko balio demokratikoak defendatzeko funtsezkoa izan zen emakumeen elkartegintza balioesteko” jardunaldiekin, eta, proposamena onartu ondoren, urtarrilaren 10ean, ostiralean, egingo dute. “Omenaldi honek, garrantzi are handiagoa hartzen du eskuin muturarren gorakaderen aurrean, gorrotoz kutsatutako haize horiek geldiarazteko borrokan, feministak kriminalizatzen baititu eta faxismoaren aurkako gure borroka errotik ezabatzen saiatzen baita“, adierazi du Carmen Muñozek.