Uribe-Kosta EQUO Berdeak alderdiak Kurkudi mendiaren ingurugiro eta gizarte balioa defendatzen du, Leioako Udalak sustatzen duen birkalifikazioaren aurrean

  • EQUO Berdeak alderdiak zenbait argudiatze aurkeztu ditu Kurkudi mendiaren 47.000 m2 ez-urbanizagarri eta babestu birkalifikatzeko Leioako Udalak daukan asmoari aurre egiteko.
  • Kurkudi Mendiaren birkalifikazioa garaiz kanpoko eredu urbanistikoaren jarraipena da, gaur egungo klima larrialdi egoerarekin bat ez datorrena.

Uribe-Kosta eskualdeko EQUO Berdeak taldeak Leioako Udalaren Hiri Antolakuntza Plan Orokorraren aldaketa egitasmoarekiko argudiatzeak aurkeztu ditu, honek babes bereziko 47.000 m2 ez-urbanizagarri birkalifikatu nahi baititu, Dominiken komentu zaharra dagoen lekuan eta inguruko lursailetan, kirol instalazio pribatu batzuk eraikitzeko asmoz.

Alderdi berdea bere argudiatzeak aurkezteko honetan oinarritzen da: ekimen honek egungo klima larrialdi egoeran garaiz kanpoko hirigintza politika eredu bati heltzen diola, eta aurkezten duen ingurugiro azterketa estrategikoa guztiz askieza dela.

Alderdi berdearen ustez egitasmo honen ondorio zuzena Kurkudi mendian egun dagoen habitat osoa desagertaraztea izango zen, horrek dakarren bioaniztasun galera, egungo paisaiaren suntsitzea eta birkalifikatutako inguruaren babesgabetasun urbanistikoarekin.

Bestalde, mugikortasun ez-iraunkor eredua laguntzen du, hirigunetik urrun dagoen kirol hornikuntza bat eraikitzeak gero bertara ailegatzeko garraiobide pribatuetan egindako  lekualdatzeen igoera jasanezina dakarrelako berekin.

Bai Eusko Jaurlaritzak, bai Leioako Udalak, larrialdi klimatikoaren gaineko adierazpena onartu dute azken hilabeteotan. Hala ere, mota honetako ekimenek ez dute laguntzen ez klima aldaketa arintzen, ezta Leioako Udala klima aldaketari begira egokitzen. Oso aitzitik, igorpenak handitzea bultzatzen duen hirigintza antolakuntza eredua mantentzen du. Hori dela eta, proiektu hau onartzeak kolokan jarriko luke administrazio publikoaren konpromisoaren sineskortasuna klima-erronkaren aurrean.

Azkenik, EQUO Berdeak alderdiak birkalifikazio honen arrazoiak jabeen eta proiektuaren eragileen interes ekonomiko hutsak direla iritzi dio, Leioako hiritargoaren gehiengoaren benetako beharrizanak aintzat hartu gabe, zeinak kirol instalazio publikoak eta hurbilak nahi dituen.

Guzti honengatik, EQUO Berdeak alderdiak Kurkudi mendiaren birkalifikazio proiektua birkontsideratu dezaten eskatzen dio Leioako Udalari, ez baitagokio ez egungo klima-erronkari, ez eta hiritargoaren beharrizanei ere.