- Epaiak onartzen du planaren idazkuntzarako kontratuaren esleipena, STOA enpresari egindakoa, legez kontrakoa dela.
De Miguel kasuan emandako epaia aztertu ondoren, Elkarrekin Gasteizek (Ahal Dugu, Ezker Anitza IU, Equo Berdeak) Miñaoko Parke Teknologikoaren sektorizazio-plana garatzeko hirigintza-izapidetzea baliogabetzea eskatu du gaur. Proiektu hori STOA enpresak egin du, zeinak 2008an kontratu horren legez kontrako esleipena jaso zuen 3.570 euroko komisio baten truke.
Epaiak argi uzten du esleipen hura legez kontrakoa izan zela eta, beraz, prozesu osoa baliogabetu egin behar dela. Elkarrekin Gasteizentzat funtsezkoa da udal-gobernuak Miñaoko Parke Teknologikoaren sektorizazio-planarekin (eta etorkizuneko zabalkuntzarekin) jarraitzeari uko egitea.