Kontsulta bat egingo dugu Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek lortutako aurrekontu-akordioaren inguruan  

Gaur goizean, Europako Alderdi Berdeko kide den EQUO Berdeak alderdiak kontsulta-prozesu bat abiarazi du bere kideen artean, Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek lortutako aurrekontu-akordioaren inguruan. Prozedura telematikoa izango da, eta alderdi berdeko sarearen —Equomunitatea— bitartez gauzatuko da, 2020ko euskal aurrekontuen hurrengo bozketan alderdi berdeak José Ramón Becerraren bitartez izango duen jarrera zehazteko helburuarekin (alderdi ekologistak koalizioan duen legebiltzarkidea da Becerra).

Afiliatu eta jarraitzaile egiaztatu guztiek har dezakete parte kontsultan, eta 48 orduko epea izango dute bozkatzeko, abenduaren 9tik (gaur, astelehena) 10eko (bihar, asteartea) 23:59ra bitarte.

José Ramón Becerra Elkarrekin Podemoseko negoziazio-taldeko legebiltzarkide berdeak zenbait bilera egin ditu eta egingo ditu lurraldeko batzarrekin, negoziazioaren garapenaren berri emateko eta alderdikideen iritziak jasotzeko. Baterako hausnarketa horren ondoren, EQUO Berdeak alderdiko kideek izango dute azken hitza, lortutako akordioa berresteko edo atzera botatzeko.

Gaur goizean koalizioak Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoaren ostean, José Ramón Becerrak akordioarekin pozik dagoela adierazi du. “Negoziazio-taldeko kidea naizen heinean, pozik nago trantsizio energetikoak gure herriaren etorkizunean duen garrantziari balioa ematea eta zenbakietan islatzea lortu dugulako. Orain espero dut kideek akordioaren ondorioei buruzko nire iritzi horrekin bat egitea, eta datozen orduetan nork bere iritzia askatasun osoarekin ematea”.

[gview file=”http://euskadi.partidoequo.es/wp-content/uploads/2019/12/MEDIDAS-NEURRIAK-2.pdf”]