EQUO Berdeak alderdiaren ustez, Jaurlaritzaren hizkuntza-politikak ez du aukera-berdintasuna bermatzen euskararen ikaskuntzan

  • Ordutegiek eta prezioek oztopo izaten jarraitzen dute biztanleriaren sektore askorentzat, eta arrakala sozio-linguistikoak hazten jarraitzen du
  • Alderdi berdea pozik agertzen da Eusko Legebiltzarrean euskararen ikaskuntza Euskadin bizi diren herritar guztientzat doan izateko lege-proposamena izapidetuko delako

EQUO Berdeak alderdiaren ustez, Jaurlaritzaren hizkuntza-politikak aukera-berdintasuna bermatu behar du euskararen ikaskuntzan, eta hori ez da horrela izaten ari. Horretarako, esparru horretan dituen planak berrikusi eta eguneratu ditzala erreklamatzen dio Jaurlaritzari, arrakala sozio-linguistikoak hazten jarrai ez dezan.

Euskalduntzeko aukerak biztanleriaren sektore batzuentzat oraindik ere oztopo ugari izaten dituela uste du EQUO Berdeak alderdiak. Erraztu egin behar da Euskadin bizi den edozein pertsonak bertako bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta ikasteko aukera izan dezan, hainbat arrazoi direla medio bi hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten pertsonak errespetatuz eta erakarriz. Baina eskainitako mailetako ordutegi-eskaintza murritzak eta euskaltegietako prezioek euskararen ikaskuntza zailtzen jarraitzen dute.

Ildo horretan, euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, euskara ikasteko ordutegiak zabaltzeko eta ordutegi horiek malgutzeko aukera erreklamatzen jarraitzen du alderdi berdeak, lan-bizitza eta familia-bizitza uztartzea errazteko. Hizkuntza Eskola Ofizialeko maila guztietan eskainitako plazak zabaltzea ere irmo eskatzen du EQUO Berdeak alderdiak, ikastetxe horiek eskari handia izaten baitute, kalitate-prezio erlazioarengatik, hain zuzen ere. Gela bakoitzeko ikasle kopurua gutxitzea ere azter dadila eskatzen du, ikasleen parte-hartzea eta kalitatezko ikaskuntza praktiko bat bultzatzeko. Pertsona askok bertan behera uzten dituzte euskara-ikasketak, edo ez dira ikasketa horietara iristen, beren lanekin edo beren gain hartzen dizuten familia-zaintzekin ordutegi bateragarriak ez dituztelako.

Ildo berean, euskal alderdiak berriz ere azpimarratzen du ikaskuntzak doan izan beharko duela ikasketak ordaindu ezin dituztenentzat, eta pozik agertzen da Eusko Legebiltzarrean euskararen ikaskuntza Euskadin bizi diren herritar guztientzat doan izatearen aldeko lege-proposamena izapidetuko delako.