- Muñozek adierazi duenez, “neurri hauek funtsezko tresna bat dira Giza Eskubideen kultura hedatzeko. Bilboko memoria kolektiboan eta historikoan kokatu behar dira biktimak, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko”.
Bilboko Udaleko Elkarrekin Podemos udal-taldeak (Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta EQUO Berdeak) proposamen bat erregistratu du, honako hau proposatuz: “indarkeria matxisten biktimak eta bizirauleak errekonozitzea memoriari buruzko politika publiko baten bitartez, erreparazio sinbolikoko eta errekonozimendu-ekintzak gehituz”. Gainera, proposamen horretan Udalari eskatzen zaio “berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak izateko sentsibilizazio-jarduerak susta ditzala Bilboko gizarte-etxeetan eta kultura-etxeetan, biktimen eta bizirauleen testigantzak entzuteko aukera emanez”.
Bilboko Udaleko Elkarrekin Podemos koalizioaren Berdintasuneko arduradun eta EQUO Berdeak alderdiko kide Carmen Muñozek adierazi duenez, “neurri hauek funtsezko tresna bat dira Giza Eskubideen kultura hedatzeko. Bilboko memoria kolektiboan eta historikoan kokatu behar dira biktimak, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko”.
Udal-taldeak proposatzen du Udalak Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola “artxibo bat sor dezala gizarteak, legeek eta hedabideek indarkeria matxisten biktimei egindako errekonozimenduak Bilbon zer bilakaera izan duen dokumentatzeko, kontzientziatzeko eta hedatzeko balio izango duten objektuak eta dokumentuak ikertzeko eta kontserbatzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio “berdintasunerako hezkuntza-modulu bat jar dezala abian, biktimen eta bizirauleen testigantzak entzuteko aukera emanez. Modulu hori DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat izango da batez ere”.
Mozio hau Eusko Jaurlaritzan, Batzar Nagusietan eta Elkarrekin Podemos alderdiak ordezkaritza duen Udaletan aurkeztu da.