EQUO Berdeak alderdiak 2020ko euskal aurrekontuak negoziatzen jarraitzearen aldeko jarrera azaldu du

  • Euskadiko alderdi berdeak azpimarratu duenez, bere oinarrizko printzipio politikoetako bat da negoziazioa eta akordioa erabiltzea politika berde, feminista eta sozialak aurrera eramateko bitarteko gisa.

  • Negoziazio-prozesuaren ardura duen ordezkaritzan jarraituko du José Ramón Becerrak, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemos koalizioan duen legebiltzarkideak.

Ostiralean Elkarrekin Podemosen legebiltzar-taldeak Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuari 2020ko euskal aurrekontuak negoziatzeko bere plataforma aurkeztu ondoren, Euskadiko alderdi berdeak, Ahal Dugu Euskadirekin eta Ezker Anitza-IUrekin batera koalizio hori osatzen duenak, Urkulluren kontuak negoziatzen jarraitzearen aldeko jarrera azaldu du .

Europako Alderdi Berdean integratutako alderdi ekologistaren ustez, aurrekontu-proiektua, une honetan jasota dagoen moduan, ez da nahikoa euskal gizarteak behar eta eskatzen duen Euskadin aurrera egiteko. Ez da nahikoa euskal komunitatea behar bezala prestatzeko gainera datozkigun erronka klimatiko eta ekonomikoei aurre egiteko. Nolanahi ere, EQUO Berdeak alderdiak uste osoa du Elkarrekin Podemosek aurkeztuko duen zuzenketa multzoa eta horren haritik Eusko Jaurlaritzarekin egingo den negoziazioa lagungarri izango direla Gobernu autonomikoaren politikak zuzendu eta berrorientatzeko, eta horregatik negoziatzen jarraitzearen aldeko apustua egiten du.

Balizko akordioa berresteko edo ukatzeko formula

Ildo horretan, Euskadiko alderdi berdeak azpimarratu duenez, bere oinarrizko printzipio politikoetako bat da negoziazioa eta akordioa beti erabiltzea politika berde, feminista eta sozialak aurrera eramateko bitarteko gisa, Erika Martínez kobozeramaileak adierazi duenez.

Beraz, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkide José Ramón Becerrak negoziazio-prozesuaren ardura duen ordezkaritzan jarraituko du eta Jaurlaritzarekin egiten diren bileretan parte hartuko du.

Alderdi berdeak azaroaren 23an (larunbata) Bilboko Hika Ateneon azaroaren 23an (larunbata) egingo duen batzarrean Becerrak legegintzaldiaren azken zatiaren eta aurrekontu-negoziazioaren bilakaeraren berri emango die EQUOkideei. Batzarrak, ondoren, balizko aurrekontu-akordioa zein modutan berresten edo ukatzen duen erabakiko du.