Brexitak kaltetutako euskal ikertzaileak etxera ekartzeko, Joserra Becerrak proposatu duen ekimena, onartu du Eusko Legebiltzarrak

  • “Brexita mehatxu bat izan daiteke Erresuma Batuan bizi diren euskal ikertzaileentzat, baina baita aparteko aukera bat ere ihes egindako talentua Euskadira erakartzeko”, nabarmendu du Elkarrekin Ahal Dugu alderdiko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide José Ramón Becerrak.
  • Mozioan aurreikusi da Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Erresuma Batuan duen bulegoan aholkularitza-zerbitzu espezifiko bat sortzea euskal ikertzaileentzat, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko euskal sisteman dauden enplegu-aukerei buruzko informazioa emateko.
  • EQUO Berdeak taldearen ustez, Euskadik eta bereziki Euskadiko gazteek behar dute zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean inbertsio ausarta egitea, tresna horien bitartez laguntzen baita klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta gazteriak eskatzen duen etorkizuna finkatzen.

Erresuma Batuan bizi diren euskal ikertzaileentzako akordiorik gabeko Brexit batek eragin ditzakeen ondorio negatiboen aurrean, Elkarrekin Ahal Dugu alderdiko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide José Ramón Becerrak ekimen bat defendatu du Euskal Ganberan ihes egindako talentu horri behar duen laguntza emateko Euskaditik. Langile horien kontratu eta proiektu asko Europako funtsen mende daude, baina ez lituzkete jasoko Erresuma Batua Europatik kanpo geratuko balitz. Langile horien lan-baldintzak urritu egingo dira, beraz.

Aukera horren aurrean, ez-legezko proposamen honekin lortu nahi da Euskadik laguntzea beren lanbide-jarduera Erresuma Batuan garatzen duten ikertzaileei, seguruenik ikertzaile gehienek, bere garaian, beren burua behartuta ikusi baitzuten euskal autonomia-erkidegoa uztera sektorean lan-aukerarik ez zegoelako edo prekarietatea zegoelako. Adostu ondoren aurrera atera den proposamenean aurreikusi da Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Erresuma Batuan duen bulegoan aholkularitza-zerbitzu espezifiko bat sortzea euskal ikertzaileentzat, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko euskal sisteman dauden enplegu-aukerei buruzko informazioa emateko. Horrela, Brexitaren ondoren Euskadira itzuli nahi dutenei itzultzen lagunduko zaie eta itzulera erraztuko zaie. “Brexita mehatxu bat izan daiteke Erresuma Batuan bizi diren euskal ikertzaileentzat, baina baita aparteko aukera bat ere ihes egindako talentua Euskadira erakartzeko”, nabarmendu du Elkarrekin Ahal Dugu alderdiko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide José Ramón Becerrak.

EQUO Berdeak taldearen iritziz, neurri horiek ezinbestekoak dira eta alderdi ekologistaren eta Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren lan-ildoaren barnean eta Euskadiko gazteekin hartutako konpromiso errealaren eta irmoaren barnean sartzen dira. Alderdi berdearen ustez, Euskadik eta bereziki Euskadiko gazteek behar dute zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean inbertsio ausarta egitea, tresna horien bitartez laguntzen baita klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta, horrela, gazteriak eskatzen duen etorkizuna finkatzen baita. “Gazteek egunero eskatzen diete alderdiei eta gobernuei berehalako ekintza politikoa, neurri handi batean egungo eta aurreko belaunaldien jardunaren ondorioz sortutako krisi globala –sistema-arlokoa eta klima-arlokoa– dela medio ihes egiten dien etorkizun baten aurrean. Neurri horiek ikertzaile horiei laguntzeko beste modu bat dira eta, zeharka, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen dute eta enplegua sortzen dute. Onura bikoitza da, gizarte osoarentzat izango baita eta gure gazteentzat bereziki”, adierazi du Erika Martínez alderdi berdearen kobozeramaileak.