Lan egingo dugu krisi ekonomikoari aurre egiteko ezkutua izango diren aurrekontuak lortzeko

Elkarrekin Podemosek Gobernuari helarazi dio, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, koalizioa prest dagoela gehiengoaren onurarako akordioak lortzeko. Halaber, Euskadi “XXI. mendeko erronketarako prestatu” behar dela azpimarratu du, besteak beste, “Emakumeen eta gizonen berdintasuna, larrialdi klimatikoa”.

Podemos Euskadik, Ezker Anitzak eta Equo-Berdeek osatutako indarrak “familiak, gazteria eta euskal enpresak balizko krisi ekonomikotik babestuko dituen ezkutua” diseinatu eta eraikitzeko beharra izan du hizpide. Eta hori egin behar da, haren ustez, “Euskadi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prestatzeko oinarriak jarriz: emakumeen eta gizonen berdintasuna, gure ekoizpen-sistema larrialdi klimatikora egokitzea eta bi abiadurako Euskadi amaitzea, hau da, gizarte-arrakala eta lurralde-arrakala”.

Gainera, koaliziotik adierazi dute 2020an Euskadiko enpresak eta familiak 2019an izan direnak baino ahulagoak izango direla. Familia horiek eta enpresa txiki eta ertain horiek turbulentzia makroekonomikoen aurrean babesteko premia azpimarratzen du koalizioatik, eta “gure herritarrak babesteko aukera ematen diguten eskumen fiskalen” bidez egin daitekeela azaltzen du.