Klima-krisia arintzeko 50 neurri baino gehiago proposatu ditu EQUO Berdeak alderdiak Donostian

  • Proposamenak biltzen dituen zerrenda bat helarazi die alderdi berdeak ingurumenaren, kontsumoaren, energiaren eta hirigintzaren esparruan lan egiten duten kolektibo, elkarte eta toki-mugimenduei
  • Zazpi arlotan egin beharreko jardunak biltzen ditu neurrien zerrendak, hala nola trantsizio energetikoa, mugikortasuna eta garraioa, hirigintza eta eraikuntza, ekonomia zirkularra, uraren erabilerari buruzko kudeaketa efizientea, fiskalitatea eta kontratazioa, eta informazioa eta herritarren inplikazioa

EQUO Berdeak Gipuzkoak klima-krisiaren ondorioak arintzeko 50 neurri baino gehiago biltzen dituen dokumentua itxi du Donostian. Europako Alderdi Berdeko kide eta ekologia politikoaren Euskadiko erreferentzia dugu alderdi berdea, eta proposamenen zerrenda helarazi die egun hauetan ingurumenaren, kontsumoaren, energiaren eta hirigintzaren esparruan lan egiten duten Donostiako kolektibo, elkarte eta mugimenduei.

Ondoren, Elkarrekin Podemos Donostia udal-taldeari emango dio laburpen hori alderdi ekologistak, koalizioko zinegotziek planteamendu horiek Donostiako Udaletik defenda ditzaten. Jakina denez, negutegi-efektuko gasen emisioen % 70 sortzen dute hiriek, eta potentzial izugarria dute klima-aldaketaren aurkako borrokan. Hori horrela, gehiago luzatu gabe toki-esparruan jada aplika daitezkeen neurriak azpimarratzen ditu EQUO Berdeak Gipuzkoak.

Zazpi arlotan egin beharreko jardunak biltzen ditu zerrendak, hala nola trantsizio energetikoa, mugikortasuna eta garraioa, hirigintza eta eraikuntza, ekonomia zirkularra, uraren erabilerari buruzko kudeaketa efizientea, fiskalitatea eta kontratazioa, eta informazioa eta herritarren inplikazioa. “Ezin gara mugatu hitz egiten eta neurri eskasekin petatxatzen jarraitzera. Oso esparru desberdinetatik aplikatutako neurri ausartekin soilik izango gara klima-krisiaren ondorioak arintzeko gai. Orain behar ditugu aldaketak, ez bihar. Orain dugu produzitzeko eta kontsumitzeko metodo jasangarrietara igarotzeko unea, ekonomia zirkular batera eta energia garbietara igarotzeko unea, eta EQUO Berdeak taldean badakigu nondik hasi eta proposamen honetan gauzatu dugu hori”, Gipuzkoako batzarretik adierazi dutenez.

Anbizio handiko neurriak biltzen dira esparru energetikoan, hala nola hirian aerosorgailu txikien bidez elektrizitate eolikoa produzitzea, eraikin-eskalan, edo mapa termiko eta eguzki-esposizioko bat garatzea egoiliarrei identifikatzen laguntzeko hiriko zein teilatu diren egokiak eguzki-panelak bertan instalatzeko, baita berokuntza-premiak eta hornidura-aukerak hobeto ezagutzeko ere.

Mugikortasunari eta garraioari dagokienez, Mugikortasuna 4.0 garraio-arloko sistema inteligente, interkonektatu eta multimodalekin garatzea nabarmentzen da proposatutako ekimenen artean: informazioaren teknologien erabilera ibilgailuak, pertsonak eta hiri-kudeaketako sistemak beren artean konektatzeko, eta garraio-sarea berehala egiazko premia eta eskarietara egokitzea (geltokien edo ibilbidean kokapena aldatu ahalko duten linea malguak, oinezkoen eta garraio publikoaren semaforoetarako konexioa lehentasuna eskatu eta ibilbidearen segurtasuna hobetzeko, bide efizienteena kalkulatzea…).

Hirigintza-planteamenduari eta eraikuntzari dagokienez, zazpi dira alderdi berdeak proposatzen dituen ekintzak, lehenengoak hiriko gune jakin batzuen bero-uharte efektua gutxitzea ardatz duelarik, bide, gune publiko, parke, lorategi eta abarren birlandatzearen bidez, ingurune naturala landarezko estalki, gortina eta fatxadekin batera balorizatuta.

Ekonomia zirkularra bultzatu nahi du hiriburuan EQUO Berdeak Donostiak, eta helburu horrekin planteatzen du herritarrek mugikorrentzako aplikazio bat izatea (webgune baten laguntza ere izan dezakeena) pertsonen arteko truke doako, sinple eta berehalakoa sustatzeko (GEEVren ereduari jarraikiz ( https://corporate.geev.com/home/  ).

(Proposatutako neurri guztiak biltzen dituen pdf-a eransten da)

[gview file=”http://euskadi.partidoequo.es/wp-content/uploads/2019/11/Emergencia-climática-Donostia-reactualizado.pdf”]