Procésaren epaian Auzitegi Gorenak behin betiko epaia ezagutzera eman ostean, EQUO Berdeak alderdiak publikoki elkartasuna helarazi nahi de kondenatuei eta haien familiei, baita Kataluniako herritar guztiei ere.
Euskadiko alderdi berdearen ustez, epai hau bidegabea eta ulergaitza da, Kataluniako gatazka konpondu beharrean, guztiz kontrakoa egiten duelako.
EQUO Berdeak alderdiak uste du badela garaia politikaren judizializazioa bertan behera uzteko. Ezinbestekoa da inplikatutako guztiek, behingoz, errespetuzko elkarrizketa zintzo eta inklusiborako bideak ireki ditzatela, gizartearen gehiengo zabalak egin duen eta alderdi ekologistak ere prozesuaren hasiera-hasieratik babestu duen eskaerari erantzunez.
Kataluniako lurralde-krisitik eratorritako gatazka politikoari heltzeko eta gatazka hori konponbidean jartzeko, ezinbestekoa da gizartearen adostasun zabala lortzea, askatasunean eta elkarrizketan oinarritua. Beste alternatibarik ez dago, orain arteko gertaera guztiek frogatu duten moduan. Orain arte erabilitako formulak errepikatuz gero, egungo haustura sozialean sakondu besterik ez da lortuko. Horregatik, EQUO Berdeak alderdiak erantzukizuna eta betiere ikuspegia zabala izatea eskatzen die Gobernu zentralari eta Kataluniako Gobernuari, bide politiko eta demokratikoetatik elkarrizketa eta negoziaziorako aldi berri bati ekin diezaioten.