EQUO Berdeak Bizkaiak bere goi-organoei proposatuko die Bizkaian Más País alderdiaren azaroaren 10erako hautagai-zerrendan “ez parte hartzea”

EQUO Berdeak Bizkaiak bere goi-organoei proposatuko die Bizkaian Más País alderdiaren azaroaren 10erako hautagai-zerrendan “ez parte hartzea”.

Alderdi berdearen Bizkaiko batzarrak EQUOk estatu-mailan hartutako erabakia errespetatzen du, baina Elkarrekin Podemosen euskal espazioan lan egiten jarraitzeko apustua egiten du.

EQUO Berdeak alderdiaren Bizkaiko batzarrak, gaur Bilbon bildu denak, erabaki du bere organo autonomiko eta federalei eskatzea EQUOren logoa ez dadila agertu lurralde horretako Más País alderdiaren balizko hautagai-zerrenda baten boto-paperean, gaur estatu-mailan onartu den akordioak hori biltzen duen arren. Gainera, aipatu zerrendarako hautagairik ez aurkeztea ere proposatuko dute.

EQUO Berdeak alderdiaren Bizkaiko batzarrak alderdiak estatu-mailan hartu duen erabaki demokratiko legitimoa errespetatzen du, baina gogorarazten du bere kideek udal-, foru- eta erkidego-mailan Elkarrekin Podemos espazioan lan egiten jarraitzeko apustua egiten dutela, duela hiru urtez geroztik bertan “pozik egoteko moduan” dihardutelako lankidetzan.