- Une honetan Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den Animaliak Babesteko Lege berriaren bultzatzaile José Ramón Becerra legebiltzarkideak parte hartu du herriko Udaletxean antolatu den entrega-ekitaldian
EQUO Bidasoako toki-batzarrak 1.360 sinadura bildu ditu guztira, Irungo tren-geltoki berriak familiako animalientzako itxarongune bat eduki dezan bultzatu duten ekimenaren aldeko babesa erakusteko.
Gaur goizean, alderdi berdearen Gipuzkoako batzarreko kideek udalerriko Udalari eman dizkiote beren eskaera babestearen alde bildutako sinadura guztiak, alkateak eta gainerako zinegotziek erreklamazioa balioetsi dezaten, harekin bat egin dezaten eta alor horretan eskumenekoak diren ADIFeko arduradunei helarazi diezaioten.
EQUO Berdeak Bidasoak uste du beharrezkoa dela horrelako gela bat edukitzea, garraio publikoaren erabiltzaileen artean gero eta ohikoagoa delako animaliekin batera bidaiatzea. Toki espezifiko bat izango litzateke, gainerako itxarote-eremu eta elkarguneetatik bereizia, animaliei gune eroso bat ahalbidetuko liekeena, bidaiarien zarata eta joan-etorrietatik urruti. Ekipamendu hori “trenaren erabilera areagotzeko lagungarri litzateke, bizikidetza-arazoak konponduko lituzkeelako; izan ere, hainbat arrazoi direla medio, hainbat bidaiarik ez dute gogoko itxarongela komunetan edo nasetan animaliak egotea”.
Une honetan Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den Animaliak Babesteko Lege berriaren bultzatzaile José Ramón Becerra legebiltzarkideak parte hartu du entrega-ekitaldian. Becerrak adierazi duenez, “horrelako neurriak bat datoz euskal gizartearen eskari berriekin, gure gizartea aurrera doalako, animalien sufrimenduarekiko sentikorra delako, eta animalien ongizatearen alde konprometitua dagoelako”.
Bestetik, Loïc Alejandro EQUOren kobozeramaile federalak ere parte hartu du sinadurak entregatzeko ekitaldian, EQUO Berdeak Bidasoako María Jesús Berasategirekin batera, eta, nabarmendu duenez, ekimen horiek lagungarri dira hiri barne-hartzaile, moderno eta sentsibilizatuaren irudi bat eskaintzeko.