EQUO Berdeak Gipuzkoak 112-SOS Deiak zerbitzuak lurraldean jarrai dezala erreklamatu du

  • Alderdiak iragarri du Emergentziak Bizirik plataformak deitzen dituen mobilizazioekin bat egingo duela
  • Alderdi ekologistaren ustez neurria gipuzkoarren kalterako izango da, larrialdi sanitarioa behar izanez gero ez delako asistentzia azkarra eta zehatza izango

EQUO Berdeak Gipuzkoak uste du erabat okerra dela Eusko Jaurlaritzak 112- SOS Deiak Zerbitzuaren ekipoak Bizkaiko Txurdinagako Koordinazio Zentroko instalazioetan zentralizatzeko hartu duen erabakia.

EQUO Berdeak Gipuzkoaren ustez neurria gipuzkoarren kalterako izango da, larrialdi sanitarioa behar izanez gero ez delako asistentzia azkarra eta zehatza izango Emergentziak Bizirik elkarteak halaxe salatu du, eta hori bistan geratu da gertakari eta arazoen kopuruaren igoerarekin, neurri handi batean zerbitzuaren kudeaketaren formulazio berri horrek eragin baititu.

Horregatik, Gipuzkoako lurraldean lan egiten zuten langileak duela hilabete bat baino gehiago lekualdatu ondoren, alderdi berdeak erreklamatu du LAZLZ (Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren Laguntzarako Zerbitzua) Ondarretarako egoitzara itzul dadila eta bertan gera dadila.

Era berean, alderdi berdeak iragarri du Emergentziak Bizirik plataformak deitzen dituen mobilizazioekin bat egingo duela “Herritarrentzat lehentasunezkoak diren zerbitzuen bateratzea eta horrek dakarren desegitea sentitzen dugu eta erabat aurka gaude. Lehendabizi erabat harriturik ikusi genituen Suhiltzaile Parkeetan egin zituzten aldaketak, eta orain Larrialdi eta Emergentzia Sanitarioen Koordinazio Zentroekin gauza bera gertatzen ari da. Lehen ondorioak berehala sortu dira, eta udako operazioan murgilduta egonik, gure lurraldearentzat horrek duen garrantzi ekonomiko eta turistikoarekin, erantzuteko denboratan atzerapenak sortzen ari dira, eta hori funtsezkoa da asistentzia sanitarioan”, azpimarratu dute alderdiaren Gipuzkoako bozeramaileek.

EQUO Berdeak Gipuzkoak dei bat egiten die gipuzkoarrei, langile sanitario horien aldarrikapenen alde ager daitezen, izan ere, “inolako zalantzarik gabe beraien aldarrikapenak ere baitira, denon onurarako direlako. Emergentzietako profesionalei beti izan duten profesionaltasuna eskertzen diegu”.