- Elkarrekin Podemosen ustez, 2003 eta 2015 artean eskola jantokietako enpresen kolusioa frogatutzat eman dute, 70 eta 80 milioi euro arteko gainkostuarekin.
- “Hezkuntza Saileko goi-kargudunen erantzukizun politikoa ziurtatuta dago, eta, gainera, eskola-jantokien kudeaketa zuzeneko sisteman aldaketa garrantzitsuak sartzea beharrezkoa da”, adierazi du Edurne Garcia Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak prentsaurrekoan.
Elkarrekin Podemosek eskola-jantokien egungo kudeaketa-sistemari buruzko diagnosia aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Haien ustez, eredu opakua eta murriztailea da, eta enpresen arteko itunak jasateko joera du, merkatua banatzeko.
Euskal ezkertiar koalizioak zalantzan jarri ditu eskola-jantokien zerbitzuaren lizitazioan erabilitako irizpideak, enpresa esleipendunen kontrol faltarekin batera, eta ondorio nagusia da 70,8 eta 82,2 milioi euro arteko gainkostua eragin duen enpresen legez kanpoko ituntzeak.
“Kontzertazio zantzuen eta ondare kaltearen aurrean erantzunik ez duen administrazioaren aurrean, erantzukizun politikoak eskatuko dizkiegu Hezkuntza Saileko arduradunei”, adierazi du Jose Ramon Becerra legebiltzarkideak.
Gainera, Elkarrekin Podemosek egiaztatu du familien ekarpenen pisuak gora egin duela gaur egun, eta 2014-2015 ikasturteaz geroztik, jantokiko beken batez besteko zenbatekoa jantokien urteko batez besteko kostuaren azpitik dago.
Bestalde, Becerrak nabarmendu duenez, “Hezkuntza Sailak sukaldeak desagertzea baimendu du, eta beroko catering zerbitzua in situ prestatutakoa baino %40 garestiagoa den, elikagaien segurtasun handiagoa eman gabe”.
Hori guztia dela eta, Ana Viñalsek, Elkarrekin Podemoseko Hezkuntza adituak eta Bilboko Udaleko alkategaiak, Eskola jantokien kudeaketa proposamena aurkeztu du gaur egungo sistemaren akatsak eta ahulguneak zuzentzeko. “Elkarrekin Podemosek zerbitzu publikoa, deszentralizatua, adostua, ikuskatua, sozialki arduratsua, gardena, kofinantzatua eta solidarioa proposatzen dugu”.