- Txema Ruiz de Apodaca EQUOkidea da Aiaratik koalizioak Batzar Nagusietarako aurkezten duen zerrendaburua
- Kuadrilla ekonomikoki eta sozialki biziberritzeko plan bat ezartzeko premia nabarmendu du elkarguneak, pertsonen bizitza eta eskualdearen egoera hobetuko duen plan bat.
Bertako udalerako kandidatura aurkeztu du gaur Laudion Elkarrekin Podemosek, alkaterako hautagai duen Miguel Burdalloren eskutik, baita Batzar Nagusietarako kandidatura ere, bertan Airaldetik aurkezten Txema Ruiz de Apodaca zerrendaburua eta Arantxa Abecia diputatu nagusi izateko hautagaia zeudelarik.
Burdallok azpimarratu duenez, Ahal Duguren, Ezker Anitza IUren eta Equo Berdeak alderdiaren elkarguneak “herriarentzat eta eskualdearentzat proiektu bat du, jendearen bizitza hobetu eta susperraldi ekonomiko eta soziala bultzatuko duena”. Hautagaiak adierazi duenez, bere hauteskunde-zerrendak izaera sindikal nabarmena du, eta Adif, Guardian, Tubacex, Deguisa eta inguruko beste zenbait enpresatako delegatuak biltzen ditu. Ondorioz, enplegua bultzatzearen alde lan egingo du kandidaturak, hainbat enpresa handi –Aceros de Llodio, Vicalde, Lipmesa, Aplica edo Eskoop– eta ehunka enplegu desagertu ondoren. Horretarako, aurreko udal-gobernuek pribatizatutako zerbitzuen kudeaketa berreskuratzearen aldeko apustua egiten du Burdallok, zerbitzua hobetu eta dirua aurrezteko, diru hori enpresa berriak erakartzeko industrialdeak erakargarri egiteko erabiliko delarik, baita industriaren trantsizio bat bultzatzeko ere, kalitatezko enplegu berdea sortzen duten jarduerak sustatuz. Bestalde, foru-hautagai Ester Palaciok eskualdean plaza publiko berriak sortzea azpimarratu du, Etxeko Laguntza Zerbitzua estaltzeko, eta plaza berriak, halaber, adinekoen egoitzak artatzeko. “Laudio zahartzen ari da eta kalitatezko zaintzak behar dituzte gure adinekoek”, adierazi duenez.
Aiaratik Batzar Nagusietara aurkezten den Txema Ruiz de Apodaca zerrendaburuak nabarmendu duenez, “etorkizun-potentzial handia duen kuadrilla da Aiaraldea. Elikadura-subiranotasunarekin hasi, horrek nekazaritza- eta abeltzaintza-garapenei eta hurbiltasuneko kontsumo-zirkuituei dagokienez dakarrenarekin, eta turismoak bere alderdi historiko, artistiko eta natuarekin lotutakoekin buka. Enplegu berdea sortzen hasi behar dugu, klima-aldaketaren aurkako borrokaren bidez. Jendearen bizitza hobetuko duen borroka, etxebizitza eta industrientzat energia-aurrezpena eragiten duena, eta airearen eta uraren kutsadura murrizten duena ”. “Alderdi batzuek nahierara erabili ahalko duten basamortu bihurtu nahi dute gure lurraldea. Jendea eta enpresak hiri handietara botatzen ari dira merkataritza interes soil-soilengatik, eta ez dugu hori onartuko. Hemen bizi nahi dugu, eta ondo bizi, duintasunez eta aukerekin”, amaitu du hautagai berdeak.