EQUO alderdiko lider eta Kongresurako hautagai Juantxo Lopez de Uraldek eta Senaturako hautagai Kontxi Palenciak Arabako Lautada bisitatu dute foru-hautagaiekin batera. Dulantzitik, Elkarrekin Podemosek Arabako –eta estatu osoko– herrien egitura sozial eta ekonomikoa biziberritzeko Landa Garapeneko Plan Nazional bat ezarriko duela iragarri du Uraldek.
“Estatuko gai bat bezala hartuta, landa-arloaren egitura sozial eta ekonomikoa biziberritzeko plan bat aktibatuko dugu azpiegitura erregionalak bultzatuta, hiru horizonteetan adierazitako proiektu produktiboak lehentasunez lokalizatuta, eta sektore honetarako eta beste sektore batzuetarako lehentasunezko finantzaketa-lineak aurreikusita”, adierazi du Lopez de Uraldek. Elkarrekin Podemosek proposatzen dituen horizonteei (berdea, morea eta ekonomia berria) jarraikiz enple
gua sortzeko bultzatu beharreko sektoreen adibide gisa, nekazaritza-sektore jasangarria, abeltzaintza estentsiboa, energia berriztagarrien produkzioa eta turismo berdea azpimarratu ditu hautagaiak.
“Landa-arloa lehenetsi eta inbertsioak deszentralizatuko ditugu, horizonte berdearenak bereziki”, azpimarratu du Uraldek. “5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga erdira murrizteko markoa sortuko du, udalerriek diru-bilketan izan duten jaitsieragatik konpentsatuz, eta eskualde kalteberenen despopulazioaren aurka borratzeko funts bat sortuko dugu, urtean 500 milioi euroko hasierako hornidurarekin estatuaren aldetik, ekimen hori Landa Ingurunearen Garapen Jasangarriko Programa Markoaren ondoriozko Europako aurrekontuarekin osatuko delarik, zeina Europar Batasunean bultzatuko dugun 5 urteko horizontearekin”, esan du amaitzeko.
Kontxi Palenciak, bestalde, adierazi du Elkarrekin Podemos gobernura iristen bada modernizatzeari ekingo diotela, eta hori horrela, “instalazio hidrikoa, ureztatze-azpiegiturak eta basoguneen bideragarritasuna modernizatuko ditugu. Lurra baliatzeko lehentasunezko aukera eskainiko diogu gazteriari, Arabako Foru Aldunditik eta Arabako udal eta kontzejuetatik abiarazi nahi ditugun lur-bankuekin koordinatuta, eta enplegu-plan bereziak ezarriko ditugu diskriminazio historikoaren ondorioz enplegu-tasa txikiko ezohiko egoera bizi duten eta jendegabetzeak bereziki eraginpean hartutako guneetan, hala nola Arabako Mendialdean”.
Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin batera Arantza Abecia eta Jose Damian Garcia-Moreno izan dira, Arabako Batzar Nagusietarako hautagaiak. Biek ere adierazi dutenez, “Arabak hustutako Espainiak bezain arazo larriak ez baditu ere, badira zenbait herri oinarrizko zerbitzuak baliatzeko zailtasunak dituztenak, hala nola garraio publikoa edo Internet”. Egoera hori dela-eta, txoke-plan bat azaldu dute, eskubide eta zerbitzuen parekatzea bizkortzeko, eta lurralde-arrakala ixteko.