Oscar Fernández: “EAJk etxebizitzen ondoan 750 metro luzeko merkantzia-trenak jasan behar izatera kondenatu ditu Gasteizko Salburua eta Zabalgana auzoak”

  • Ministerioak beste azterketa bat egin ostean, zinegotzi berdeak berriro ere dio Gobernuak aurkeztu duen lurperatzeko proiektuaren ondorioz lehenengo mailako eta bigarren mailako auzoak sortuko direla.
  • “Gasteizek proiektu bakarra onartu beharko luke: trenbideak erabat lurperatzea; eta Madrilen gure diputatu Juantxo López de Uraldek bakarrik defendatzen du proiektu hori”, nabarmendu du Fernándezek.

Oscar Fernándezek berriro ere aipatu duenez, udal-gobernuak –Ministerio sozialistaren eta sail jeltzalearen ikus-onetsiarekin– aurkeztu duen lurperatze-proiektuaren ondorioz lehenengo mailako eta bigarren mailako auzoak sortuko dira Gasteizen. “EAJ, PSOEren laguntzarekin, Salburua eta Zabalgana auzoak kondenatzen ari da, etxebizitzetatik metro oso gutxira 750 metroko merkantzia-trenak jasan behar izango dituzte eta”, adierazi du zinegotzi berdeak.

Sustapen Ministerioaren Iberiar Penintsulako tren-autobideak garatzeko azterketaren arabera, Jundiz – Dourges tren-autobideak urtean 130.670 ibilgailu astunen eskaria izan dezake bi noranzkoetan. Ibilgailu horiek 750 metro inguruko luzerako trenetan sartu behar dira, 35-42 ibilgailu astun eramateko moduko trenak izanik. Tren horiek Jundizko industrialdean etorkizunean kokatuko den intermodalean sartuko dira, eta euskal Y-an barrena joango dira Frantziako trenbideetarantz, mugako hirira iritsi arte.

Trenbidea lurperatzeko egungo proiektuarekin, Salburua eta Zabalgana auzoetan trenbidea ez dagoenean lurperatuta, tren horien joan-etorriak jasan behar izango dituzte egunero, bi auzo horietan eraikita eta proiektuan dauden ekipamenduetatik eta etxebizitzetatik oso metro gutxira. Gainera, tren handi horien zirkulazioa handitzea espero da, salgaien garraioaren sektorearen berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteari dagozkion Europar Batasunaren helburuak bete ahal izateko (errepidetik trenera igarota). Hori horrela dela, gaur egun, egunean 12 tren igarotzea dago aurreikusia, baina agian orduko 12 tren ere izan daitezke etorkizunean.