Green Capital-en Automobilgintzaren gakoak

Automobil-sektorea izan da ingurumen-alderdiak kontuan izango dituen trantsizio baten eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko karbono gutxiko eredu baterantz bideratzeko premia argi ikusi den lehen eremuetako bat. Gure gizarte hipermobilizatuak urrats sendoak egin behar ditu eremu guztietan petrolioarekiko dugun mendetasuna murrizteko, eta eremu hau, bere garrantzia kontuan izanik, lehentasuna dutenetako bat da.

Horretarako, eta EQUO Fundazioarekin batera, jardunaldi bat antolatu dugu Gasteizen –automobil-industria indartsua duen euskal hiriburua–, automobil-industriaren etorkizunari buruzko gogoeta egiteko. Honako hauek izango ditugu ekitaldian:

  • José Ramón Becerra, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkidea.
  • Fernando Rodrigo, Economistas frente a la crisis elkarteko kidea.
  • Pedro Prieto, AEREN (Asociación para el Estudio de los Recursos Energéticos) elkarteko presidenteordea.
  • Isabell Büschel, Transport & Environment erakundearen koordinatzailea Espainian.
  • Juantxo López de Uralde, EQUO alderdiak Unidos Podemos koalizioan duen diputatua

Jardunaldi honetara bertaratzera gonbidatzen zaitugu, non ingurumenaren nahiz ekonomiaren aldetik atzeraezina den zerbaiti buruzko gogoeta egin nahi dugun: automobil-sektorearen trantsizioa.

Datorren martxoaren 12an (asteartea) egingo dugu, 17:30ean, Villa Suso Jauregiko Martín de Salinas aretoan, Aihotz Plaza, z/g, Gasteiz.