Becerrak Tapia berehala agertzeko eskatu du, pinuen krisiaren harira irtenbide inprobisatua eta zorroztasunik gabea eman duelako

  • “Lurreko fumigatzeek gizakien osasunean eta ingurumenean duten eragina aztertzeko eskatuko dugu, airetik egin beharrekoekin egin genuen bezala”, esan du Joserra Becerrak, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak.

Elkarrekin Podemosentzat, Nekazaritza Ministerioak gaitz gorria Euskal Autonomia Erkidegoan tratatzeko kobre oxidoa airetik botatzea ez baimendu izanak erakusten du nolako erantzun inprobisatua eman duten Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek urrian: indarrean den legearen kontrakoa batetik eta behar adina dokumentatu gabea bestetik.

“Fumigatzearena ez zegoen behar bezainbat dokumentatua, eta txostenak falta ziren erakusteko tratamentuak nolako eraginkortasuna duen eta gizakiarengan eta ingurumenean nolako eragina duen. Urritik gabiltza hori salatzen, eta horregatik aurkeztu dugu legez besteko proposamen bat otsailaren 21ean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran”, jakinarazi du Joserra Becerrak, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak.

Ezkerreko euskal koalizioaren ustez, airetik fumitzatzearena indarrean den legediaren kontrakoa da; izan ere, Europak salbuespenezko kasuetan baino ez ditu baimentzen aireko fumigatzeak, eta pinuaren gaitz gorria ezin da salbuespentzat hartu, gaitz kroniko bat baita eta urteak baitira hemengo pinudiak jo zituena.

“Arantxa Tapia sailburuaren premiazko agerraldia eskatuko dugu, azalpenak eman ditzan zergatik jardun duen halako presaz eta zorroztasun faltaz gai honetan, eta azaltzeko, era berean, zer egin asmo duten euskal erakundeek datozen hilabeteetan, ikusita nola dauden hemengo pinudiak”, esan du Becerrak.

Lurretik fumigatzeko probei dagokienez, Elkarrekin Podemosek azterketa bat eskatzen du jakiteko ea nolako eraginkortasuna duen eta nola eragiten duen gizakien osasunean eta ingurumenean, airetik egin beharrekoekin egin genuen bezala”.

“Gure koalizioaren iritziz, luzera begirako neurriak hartu behar dira euskal basogintzan, zeren eta fumigatzearena petatxu bat jartzea baino ez baita, hemengo monokultibo sistemaren gabeziak estaltzeko”, amaitu du Becerrak.