“Olatu berde bat Euskadirentzat” topaketa

Otsailaren 25ean, Bilbon, Florent Marcellesi EQUOko eurodiputatuak hitzaldi bat eman du, azken asteetan Belgikan, Alemanian, Suedian, Suitzan, Australian eta Erresuma Batuan ikasleak klima-aldaketaren aurka egiten ari diren greben inguruan.

Bruselatik iritsi berri da,  azken mobilizazioan parte hartu ondoren klima-larritasunaren aurrean ekintza politikoa eskatzeko kalera ateratzen diren Belgikako gazteekin batera, eta fenomeno berri hori Europa osoan nola hedatzen ari den azaldu digu, #15M climático deialdien eskutik olatu berde hori Espainiara ere nola iritsi den azaltzeaz gainera. @JuventudXClima elkarteak antolatzen ditu deialdi horiek, EQUOren babesarekin.

“Nagusi den pasibotasunaren aurrean, Greta Thunberg belaunaldiak klase politikoa gainditu du, haren agenda mugiarazi du, eta kontinentean aurrera doan olatu berdea hedatzen ari da”, nabarmendu du Marcellesik.

Hitzaldiaren ostean, topaketaren bigarren zatian, elkarrizketa irekiak antolatu dira hautetsien artean, hau da, EQUO Berdeak alderdiak Bilbon, Gasteizen, Barakaldon, Donostian eta beste zenbait udaletan dauzkan zinegotzien artean.