- Lantaldeek erkidego mugakideetan egindako lana azpimarratu du alderdi ekologistak eta sute horien atzean zer dagoen ikertzea eskatzen du
EQUO Berdeak taldeak ohartarazi du baso-suteak Euskadin ere negu betean gerta daitezkeela, Kantabriako eta Nafarroako gure erkidego mugakideetan gertatzen ari den bezalaxe. Aste honetako eguraldiak –lur lehorrak eta hego-haizea– suteak izateko aukerak areagotzen ditu. Hori dela-eta, foru-aldundiei eskatzen diegu nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreei eska diezaietela erabateko arduraz jokatzea sute-arriskua dakarten praktiketan, hala nola larreen eta inausketa-hondarren erreketan.
Kantabriako eta Nafarroako gure erkidego mugakideetan lantaldeek egindako lana nabarmendu du alderdi ekologistak, eta sute horien atzean zer dagoen ikertzea eskatzen du, suteen erantzulea abeltzaintza-sektorea izan daitekeela uste baitute zenbaitek. Sugarren atzean giza faktorea dagoela egiaztatuz gero, legearen zama guztia jasan beharko dute erantzuleek. “Gure mendiak erretzea eta guztiona den ondare naturala kaltzinatzea da, antza, zenbaiten pretentsio eta interesei ematen zaien erantzuna, baina administrazioek ezin dute horrelakorik onartu”, Euskadiko Ekintza Politikoko taldetik adierazi dutenez.
EQUO Berdeak taldeak jakinarazi du baso-suteek ondorio larriak ekartzen dituztela ingurumenerako: biodibertsitatearen galera, lurzoruaren emankortasunaren murrizketa, faunari eragindako kalteak eta pertsonen osasuna arriskuan jartzen duen kutsadura.
Diputatuen Kongresuan, Juantxo López de Uraldek eskatu du jada aldaketak sartzea Mendien Legean, Alderdi Popularrak erreformatutakoan, zeinak ahalbidetzen duen lurrak birsailkatuak izan daitezela onura publikokotzat deklaratzen badira, 30 urte zertan itxoin gabe, erreformatu aurretik legeak horixe ezartzen baitzuen.