- Juan López de Uralde diputatuak Teresa Riveraren Trantsizio Ekologikoaren Ministerioan erregistratu du eskaera.
- EQUO Berdeak alderditik Batzar Nagusietarako hautagai den Txema Ruiz de Apodaca ekimenak aurrera egingo duelakoan dago, eta urtegia geldiarazi egingo dela.
EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen Arabako diputatu Juan López de Uraldek Barron urtegiaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena berrikusteko eskaera erregistratu du. Adierazpena lehengo astean argitaratu zen BOEan eta urtegia eraikitzeko bidea libre uzten duela gogorarazi nahi dugu.
EQUO Berdeakek akats ugari hauteman ditu Ingurumen Inpaktuaren Adierazpen horretan eta, alderdiaren ustez, adierazpena bera berraztertu egin beharko litzateke. Hona hemen akats horietatik zenbait: ez da zehaztu Ingurumen Sentsibilitate Eremuetan eraikuntzako zer prozedura berezi hartuko diren; Genista elassennennii espeziearen populazioaren gaineko eragina konpontzeko aurreikusi diren neurriak ez dira nahikoak, argi eta garbi; eremuaren ureztatze-sistemaren hobekuntza ez da bateragarria ibaiaren emaria lekuz aldatzeko proposatu den planteamenduarekin; edo dokumentuan ez da zehazten zein neurri hartu behar diren “galzoriko espezie”tzat jotako espezieak babesteko.
Gainera, alderdi berdearen arabera, Nueva Cultura del Agua fundazioak bi lan egin zituen Arabako Foru Aldundiarentzat: bata Ureztatzeak hobetzeko eta modernizatzeko proiektuari buruzko txosten teknikoa, eta bestea Arabako Haranen orainaldiari eta etorkizunari buruzko parte-hartze eta diagnostiko sozialaren prozesua. Bi lanetan agerian geratu zen Barron urtegiaren errentagarritasun sozial eta ekonomikoari buruzko zalantzak daudela, proiektuaren ingurumen-inpaktuak ez direla behar beste ebaluatu, azpiegitura hidrauliko berriei buruz indarrean dagoen legedia betetzea bermatu behar dela, proiektuaren inguruan adostasun sozialik ez dagoela eta Arabako Haranen bideragarritasun sozioekonomikoa bermatzeko alternatiba eraginkor eta bideragarriak bilatu behar direla.
López de Uraldek berak dioenez, “Hugo Alfonso Morán Ingurmeneko Estatuko idazkariak berak honako tuit hau argitaratu zuen Twitterreko bere kontuan urtarrilaren 19an: “Ez dut funtzionario bat baldintzatuko ez IIA honetan, ezta beste edozein IIAn ere, ez zentzu batean, ez bestean. Urtegi horri dagokionez: gobernu honek ez du oniritzirik eman, obra hori ez delako beharrezkoa”. Premisa horiei jarraikiz, argi dago agintaritza eskudunak onartzen duela proiektu hori egikaritzea ez dela beharrezkoa”.
Azkenik, EQUO Berdeaken Batzar Nagusietarako hautagai Txema Ruiz de Apodaca proiektua geldiarazteko ekimenak aurrera egingo duelakoan dago, eta dioenez, “Araba ez da mapan dagoen hutsarte bat, megaazpiegiturak eraikitzeko. Gure lurraldea bera aberastasuna da berez, gu garen horren nortasuna eratzen duen mosaiko bat da. Proiektatutako azpiegiturek landa- eta natura-nortasunaren kontserbazioaren, nahikotasunaren eta arrazionaltasunaren irizpideei jarraitu behar diote, ez gutxi batzuk aberasteko irizpideari, gure herriak eta gure ingurunea suntsituta