Aburtok azalpenak eman behar dizkie herritarrei itsasadarrak Zorrotzaurren gainezka egiteagatik

  • Udalak proposamen bat egin zuen uholderik ez gertatzeko, hau, da, penintsula uharte bihurtzea, baina frogatu da konponbide hori ez dela eraginkorra eta, gainera, diru publiko asko xahutu behar izan da

Udalberri Bilbao En Común koalizioko gure bozeramaile Carmen Muñozen bitartez, Bilboko Gobernu Taldeari azalpenak eskatu dizkiogu itsasadarrak Zorrotzaurren gainezka egin duelako; izan ere, alkateak herritarrei eman behar dizkie azalpen horiek.

Itsasadarrak gainezka egin du segidako bigarren egunez, berriro ere, Zorrotzaurren, azken orduetan etengabe euria ari baitu.  Ez da lehenengo aldia Zorrotzaurreko auzokideek horrelako egoera bat bizi dutena. Egoera horren aurrean, Gobernutik, Aburto alkateak esan zien konponbidea zera zela, penintsula uharte edo irla bihurtzea. Iazko urrian gauzatu zuten eraldaketa hori, eta Juan Mari Aburto alkateak historikotzat jo zuen une hura; izan ere, “labarraren azken helburua uholdeen aurrean babesa ematea zela” azaldu zuen. Azken hilabeteetan euri gutxi egin duenez, ezinezkoa izan zen hartutako neurria –diru publiko asko xahutzea eskatu duen neurria– eraginkorra ote zen egiaztatzea, baina azken egunotako euritea dela eta, eremua berriro ere urpean geratu da eta, auzokideen hitzetan, iraganean baino ondorio larriagoak izan ditu.

Carmen Muñoz bozeramailea kexu da alkatea oraingoan ere iragazgaitz agertu delako herritarren arazoen aurrean. “Ez dakigu labar horren azken helburua Bilbo uholdeen aurrean babestea zen, edo EAJren gutiziak asetzeko irla bat asmatzea. Gobernua tematuta dago Manhattan bilbotar bat izatearekin, baina errealitateak argi erakutsi digu antzekotasun handiagoa dugula Veneziarekin, baina ez turismoarengatik, baizik eta uholdeengatik. Tamalgarria da MTVaren izar izatea eta, aldi berean, gure herritarrak itsasadarraren goraldien beldur bizi behar izatea”.

Udalberrik gogorarazi nahi du Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko auzo-elkarteak eskatu zuela, bere garaian, proiekturako larrialdi-plan bat, “hari-mutur asko lotu gabe uzten ari dira eta”.