Udal Gobernuak bilbotarren segurtasuna aintzat hartzeko baino, proiektu bat lehenbailehen argitaratzeko interes handiagoa duela kritikatu du Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatzen duten koalizioaren bozeramaile Carmen Muñozek. Hirian proiektuak gauzatzeko garaian Gobernu-taldeak zorroztasunik ez duela salatu du. “Hauteskundeen aurreko beste maniobra baten aurrean gaude, argi eta garbi. Ez dugu ulertzen nola aurkez daitekeen Iparragirre oinezkoentzako bihurtzeko obra, hain obra handia, lehenik Babes Zibilaren iragazkia gainditu gabe. Ez dugu ahaztu behar birmoldaketa horrek ehunka herritar hartzen dituela eraginpean”, adierazi du Muñozek.
Koaliziotik salatu dutenez, beste behin ere, EAJ-PSE Gobernuak nahiago du bisitariak aho zabalik utzi, herritarren bizimodua erraztu baino. “Edertasunari ematen diote lehentasuna, funtzionaltasunaren gainetik. Herritarrek kexatu egin behar izan dute, suhiltzaileen babesarekin, Bilboko Gobernuak atzera egin dezan. Tamalgarria da horrelako jarduketak gertatzea”, salatu du.